Manifestaziora deitu dute seme-alabak euskaraz matrikulatzeko eskubidearen alde Iruñean

  • “Euskara eskubidea. Ni más, ni menos” lelopean izango da manifestazioa bihar, otsailaren 29a, Iruñean. Haurrak D ereduan matrikulatu ezin dituztenen hizkuntza eskubideen aldeko manifestazioa izango da.

Manifestazioa deitu dute euskara eskubideen alde otsailaren 29an Iruñean.

2020ko otsailaren 28an - 08:49
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Horrez gain, Nafarroako euskararen aurkako erasoak salatzeko ere baliatuko dute protesta. Hizkuntza koofizialak izanda ere, Nafarroako “euskarafobia” dela eta, instituzioak umeei zuzendutako hainbat ekintza zentsuratzera heldu direla salatu nahi dute.

Arratsaldeko bostetan hasiko da, Golem zinemetatik.

Gaiari buruz bideoa egin du Ahotsa.infok:


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hizkuntza eskubideak
Eguneraketa berriak daude