“Euskara eskubidea. Ni más, ni menos” lelopean izango da manifestazioa bihar, otsailaren 29a, Iruñean. Haurrak D ereduan matrikulatu ezin dituztenen hizkuntza eskubideen aldeko manifestazioa izango da.
Horrez gain, Nafarroako euskararen aurkako erasoak salatzeko ere baliatuko dute protesta. Hizkuntza koofizialak izanda ere, Nafarroako “euskarafobia” dela eta, instituzioak umeei zuzendutako hainbat ekintza zentsuratzera heldu direla salatu nahi dute.
Arratsaldeko bostetan hasiko da, Golem zinemetatik.
Gaiari buruz bideoa egin du Ahotsa.infok: