Makro-ustiategien proiektuak gelditu ditzala eskatu diote Nafarroako Gobernuari

  • Makro-ustiategien kalteak nabarmenduz, ustiategi berriak abiatzeko eta dauden ustiategiak handitzeko Nafarroako proiektuei alegazioak aurkeztu dizkie Sustrai Erakuntza fundazioak, moratoria bidez proiektuak gelditzeko helburuz.

Caparrosoko makro-ustiategia. Argazkia: El Salto

2022ko irailaren 27an - 07:17
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Oro har, elikadurarako abereen industria-ustiapenera bideratutako makro-ustiategi proiektuez ari da fundazioa: txerrien edo hegazti-espezieen gizendegiak (oiloak nagusiki), edo horiek beren gorozkiekin sortzen duten hondakin-kopuru handia kudeatzen duten enpresak. Tartean da Caparroso Valle de Odietako esnetarako behien makro-ustiategi intentsiboa eta behitegiko hondakinak eta beste hondakin organiko batzuk biometanizatzeko instalazio elkartua.

Ekologistak Martxanek azaldu duenez, aurkeztutako alegazioek proiektu bakoitzaren alderdi negatiboak azaleratzen dituzte, baina naturan eta gizarte-ingurunean eragiten dituzten hainbat kalte komunak dira makro-ustiategi guztietan.

Bestelako eredu baten alde

Kutsadura, landa-eremuko bizitza okertzea, herrien hustea, abeltzaintza jabetza txikiak galtzea, lurzoru emankorrak galtzea, lurzoruak suntsitzea sojaren monolaborantzarekin, klima aldaketan eragitea… dira Sustrai Fundazioak alegazioetan aipatzen dituen kalteetako batzuk: “Eredu intentsibo eta industrial jasangaitzaren aurrean, abeltzaintza eredu estentsiboa defendatzen urteak daramatzagu Nafarroan, kalitatezko produktuak bermatu eta lurzoruak eta basoak zaintzen dituen eredu baten alde, landa-eremuak biziberrituko dituena”. Horregatik, beste hainbat erkidegotan egin duten moduan, moratoria urjentea ezarri dezala eta horren bidez makro-ustiategien proiektu berriak gelditu ditzala eskatu diote Nafarroako Gobernuari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Abeltzaintza
2025eko irailaren 1
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!