Neuk ere harriduraz irakurri dut hainbat lagunek, harrituta, bidali didaten Angel Erroren Iraultza Txikiak artikulua. Ekimenaren kronikan oinarrituta, Garbiñe Larreak Hamabi sendabelar eta hamaika jakintza gure tradizioan hitzaldian ustez esandakoak kritikatzen ditu. Ustez, diot, zintzoki uste dudalako nik hitzaldiaz egindako azaleko laburpenaren eta Errok ateratzen dituen ondorioen artean dagoen aldea handiegia dela.
Ondorengoa da nik kronikan idatzi nuena (zer gauza deserosoa autozitatzea): “Sendabelarren sekretuak partekatu ditu entzuleekin Garbiñe Larreak ostegun arratsaldean. Jakintza eta jario harrigarria erakutsiz, ‘bide bazterretan’ aurkitu daitezkeen hamabi sendabelarren hamaikana propietate aletu ditu: asuna, azeri buztana, plantilla belarra, txikoria, pasmo belarra, berbena... Zertarako diren egokiak (edo arriskutsuak), nola, zenbat denboran eta zein dosian hartu. Belarrekin nola esperimentatu eta modu autogestionatuan ikasi, jakintza herrikoia baliatuz industria farmazeutikoarekiko menpekotasunetik askatzeko. Pasmo belarra ‘izugarri toxikoa’ izanik ere, infusio ‘minimalistan’ hartuta airez transmititzen diren gaixotasun kutsakorren –‘pista ematen ari naiz’– aurkako babesa ematen du. Plantilla belarra ligamenduak eta zaintiratuak osatzeko bikaina izateaz gain arnasketa hobetzeko aproposa baita: ‘Farmazietan eskaintzen dituzten 20 jarabetatik 15ek plantilla belarra dute, eta batzuk belar hori soilik’”.
"Uste dut nik hitzaldiaz egindako azaleko laburpenaren eta Errok ateratzen dituen ondorioen artean dagoen aldea handiegia dela"
Errok, hitzok laburtu eta ondorengoa ondorioztatu du: “Estropezu egin dut sendabelarrei buruzko hitzaldiaren laburpenean (Belarrekin nola esperimentatu eta modu autogestionatuan ikasi, jakintza herrikoia baliatuz industria farmazeutikoarekiko menpekotasunetik askatzeko). Antza, COVID-19a bezalakoen aurkako babesa eman dezakeen infusio batez ere jardun dute. Neure buruari galdetu diot magufismora eramaten ote duen iraultza txiki horietako batek”.
Irakurleak baloratu dezala interpretazioa zentzuzkoa den ala ez. Nire ustez batere ez, baina argi utzi nahi dut: inork “magufismoa” eta Garbiñek adierazitakoa lotzeko arrazoirik ikusten badu, hori nire testuaren ardura eta akatsa da, eta ez bere esanena. Eta baloratu dezala ere neurrizkoa ote den herri ekimen oso bat –Iraultza Txikien Akanpada– ezaugarri bakarrera murriztu eta auzitan jartzea, 30 hitzaldiren arteko hitzaldi bati buruz kazetari batek egindako aipamen labur bat oinarri hartuta. Bide batez, Angel Erro eta herritar guztiak gonbidatzen ditut hitzaldia osorik entzutera. Nahi bada, kritikak oinarririk duen baloratu ahal izateko, baina batez ere Garbiñeren jakituriaz eta pedagogiaz gozatzeko (sendabelarren mundutik e-ra-bat urrunduta bizi den norbaiten gonbidapena).
"Nago, dena den, artikulua arazo larriago eta orokortu baten isla dela: COVID-19az, osasun krisia ulertzeko eta kudeatzeko moduez edo txertoez eta txertaketa politikez eztabaidatzeko dugun ezina"
Nago, dena den, artikulua arazo larriago eta orokortu baten isla dela: COVID-19az, osasun krisia ulertzeko eta kudeatzeko moduez edo txertoez eta txertaketa politikez eztabaidatzeko dugun ezina. Askotariko arrazoi, emozio eta bizipenak aintzat hartuta eta modu eraikitzailean eztabaidatzeko ezinaz ari naiz. Binarismoa eta brotxa lodia ezin askatu gabiltza: kritikaren bat agertzen duen oro birusaren existentzia bera ukatzen duen magufo bilakatzen da; erakundeek hartutako neurriren batekin ados dagoen oro agintari politikoen eta multinazionalen morroi ofizialista. Magufismoa ala Bayer? Hori da gure buruari emango diogun aukera bakarra? Serio? Ni ez nago prest. Erantzun oso gutxi ditut, galderak nahi baino gehiago. Baina argi dut bi muturren arteko espazio handi horretan soilik aurkitu ahal izango ditugula erantzun indibidual eta kolektibo interesgarriak. Elikatu dezagun, edukitan eta formetan.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]