Rajoyren inbestiduraren aurka manifestazioa deitu dute Madrilen, “Mafiaren kolpea” salatzeko

  • Mariano Rajoyren inbestiduraren aurka, larunbatean manifestaziora deitu du 25-S erakundeak. Rajoy presidente bihurtuko duen inbestidura saioarekin batera abiatuko da. “Mafiaren kolpearen aurrean, demokrazia” leloarekin abiatuko da.


2016ko urriaren 28an - 09:46
2012ko irailaren 25ean kongresuaren inguruan eginiko manifestazioa. (Arg.: Dani del Sol)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Manifestaldia Madrilgo Neptunon abiatuko da, Espainiako kongresuko kale berean, eta Puerta del Sol plazan amaitu. 25-S taldea ezagun egin zen 2012an kongresua inguratzeko eginiko deialdiaren ondoren. Taldearen ustez “herriaren burujabetzari beste lapurreta bat” da Rajoy presidente egitea.

Taldeko bozeramaile Elena Martinezek azaldu duenez, “Mafiaren kolpea” esamoldeak murrizketak, ustelkeria kasuak eta demokrazia gabeziak zerbait estrukturala direla salatu nahi du, “erakunde kriminaletan bezala”. 78ko erregimena krisian dagoela argudiatu du eta aurre egin behar zaiela.

PPk ez du lehenengoan lortu

Ostegunean Rajoy presidente egiteko inbestiduraren lehen bozketan ezezkoa gailendu zen, Rajoyren aldeko 170 boto eta aurkako 180rekin. PSOEk ezezkoa eman zion PPri, larunbatean egingo den bigarren bozketan abstentzioarekin presidente egin aurretik.

Bestalde, alderdietako bozeramaileen hitzek eman zuten zeresana. Elkarren aurkako erasoak uneoro egon ziren. Podemos alderdiak kongresutik atera eta kexa formal bat jarri zuen kongresuko presidente Ana Pastorren aurka. Alderdiaren esanetan, PPk “beren aurkako gezurrak” esan ostean, erantzuteko eskubidea debekatu zitzaien.


Espainiako Gobernua kanalean gehiago
2026ko apirilaren 30
Goizean argi
Mimoak EAJri

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...