Gurasotasun baimena 16 astetik 17ra luzatuko du Espainiako Gobernuak, eta 32 aste gurasobakarrentzat

  • Astearte honetako gobernu bileran onartuko dute PSOEk eta Sumarrek, akordioa iragarri baitute. Neurria "berehala" ipiniko dela indarrean jakinarazi dute.

Goizeroko buletin bat daukat, 'Goizean argi' deiturikoa. Dohainik harpidetu zaitezke.

2025eko uztailaren 29an - 07:00
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espainiako Gobernua Europakoaren atzetik joan da gai honetan, besteak beste, 2017an onartu berria baitzen Hego Euskal Herrian lau asteko baimena, eta aste gutxira Europako Batzordeak lau hilabetekoa proposatu zuen.

Oraingoan, kontziliazioaren gaiari begira, Europak neurri gehiago exijitu dizkio Espainiari, eta kasurik egiten ez zionez, zigor-mehatxua ere egina zion: neurririk hartu ezean, abuztu honetatik aurrera, egun bakoitzeko 40.000 euro ordaindu beharko lizkioke Espainiak Europari. Dena dela, zigorra ez da berria: orain arte eguneko 9.000 euro pagatzen zizkion. Espainiako Gobernuaren neurria presaz heldu da, hortaz. 

Xehetasunak astearte honetan emango badituzte ere, dagoeneko iragarri dute hamasei asteko gurasotasun baimena igo egingo dutela, El País-en irakur daitekeenez. Legeak atzeraeragina izango du 2024ko abuztuaren 2tik aurrera jaio diren haurrentzat.

Gurasotasun baimena hamazazpi astekoa izango da bi gurasoko familiaren kasuan, eta horiek nahitaez hartu beharko dira haurrak urtea bete bitartean. Horrez gainera, haurrak zortzi urte bete bitartean, orain arte aukera zegoen zortzi asteko baimen ordaindua hartzeko, era malguan; eta orain, hamarrera igoko dute. Gurasobakarren kasuan, zifra bikoiztu egin dute: hamasei aste zeuzkaten orain arte, eta 32 izango dira orain.


zaintza lanak kanalean gehiago
2025eko apirilaren 2
Meloi saltzailea
Zedarriak

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.