Zarrakazteluko sutea perimetratu eta kontrolpean dute suhiltzaileek

  • Suhiltzaileek itzaltze lanetan jarraitzen duten arren, egonkortu dute kontrolik gabeko sutea. Espainiako Gobernuak larrialdi aurreko faserako plana onartu du, autonomia erkidegoen eta Espainiako Gobernuaren arteko komunikazioa hobetzeko; dena den, larrialdien kudeaketa autonomia erkidegoen eskumena da.

Zarrakazteluko sutearen perimetratze lanak. Orain.eus

2025eko abuztuaren 12an - 09:19
Azken eguneraketa: 11:15
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Larunbatean Zarrakaztelu eta Figarol artean piztutako sutea perimetratuta eta kontrolpean dute suhiltzaileek, SOS Nafarroak jakinarazi duenaren arabera. Sutea perimetratuta, lurreko brigadek lanean jarraituko dute, eta aireko dispositiboek berriz ere ekin diote lanari astearte goizean.

Nafarroako Gobernuko Barne kontseilari Amparo Lópezek astelehenean jakinarazi zuen sutea gizakiak piztutakoa dela, ez duela nekazaritza edo basogintza jarduerekin zerikusirik izan. Hala ere, oraindik ez dute argitu nola hasi zen sutea, ezta zenbat hektarea erre diren ere.

Larrialdi aurreko fasea onartuta

Espainiako Gobernuko Barne Ministerioak larrialdi aurreko fasea onartu du. Estatuko Larrialdien Plan Orokorrak jasotzen du plana. Plana martxan jarrita, Koordinazio eta Zuzendaritzako Estatu Batzordea biltzera deitu dute estatuan dauden itzali edo kontrolik gabeko suteen egoerari heltzeko. 

Onartutako neurri horrek ez du ekarriko estatuko organismoen esku hartzea suteen kudeaketan, autonomia erkidegoen eskumena baita hori. Estatuko eta Autonomia Erkidegoen larrialdi zentruen arteko komunikazioa indartuko dute, eta estatuak hainbat baliabide jarriko ditu autonomien eskuetan suteetan laguntzeko.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...