Madrilgo adin txikikoen zentrora jaurtitako granada: “Gorroto diskurtsoak” eta prekarietate salaketak

  • Madrilen, poliziaren hitzetan"lehertzeko gertu ez zegoen" granada bat jaurti dute Hortaleza auzoko adin txikikoen harrera zentro bateko patiora, eraikinaren kanpoaldetik. Espainiako Barne ministro Fernando-Grande Marlaskak gertatutakoa lotu du "gorroto eta intolerantzia" diskurtsoekin. Zentroko gizarte-langileek, bestalde, erasoaren larritasuna azpimarratzeaz gain, adierazi dute hainbatetan salatu dutela zentroak bizi duen prekarietate eta masifikazio egoera.


2019ko abenduaren 05ean - 10:58
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Bolborategia da. Instituzioek hau guztia geratu behar dute", dio Javier izeneko langileak ElDiario.es-en. Granada bat ez bada, beste zer edo zer izango da biharko egunean. Eta jipoituko gaituzten kaskamotzak etorriko dira. Mehatxu sentsazioa etengabea da". Lan baldintzez kexu da hezitzailea; espazio gutxi dutela dio, erropa eta ohe gehiago behar dituztela, baita langile gehiago ere. "Arrisku plusa eskaini digute, baina hemen baliabideak behar ditugu". Langileek oharra plazaratu dute. Besteak beste, alderdi politikoei eskatu diete gertatutakoa euren intereserako ez erabiltzeko.

Fernando Grande-Marlaska Barne ministroak, bestalde, gertatutakoa lotu du gazteen aurka jaurtitako gorroto eta intolerantzia diskurtsoekin, "zuzenean VOX aipatu gabe", ElDiario.es-eko kazetari Sofía Pérez Mendozak eta Pedro Aguedak zehaztu dutenez. Hain justu, alderdi xenofoboak jo-puntuan ditu gisa horretako zentroak eta zehazki Hortalezakoa, hainbat elkartek salatu duten bitartean leku horietan dauzkaten gazteak "kriminalizatzea" dutela batzuek helburu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adingabekoen eskubideak
2023-09-14
Adin txikiko kirolariei egindako indarkeria
"Egunean hirutan bortxatzen ninduen Geddes entrenatzaileak"

Eguneraketa berriak daude