Espainiako Eliza Katolikoak 1.000tik gora pederastia kasu aitortu ditu

  • Espainiako Eliza Katolikoak onartu du adingabeei egindako 1.057 sexu-gehiegikeria gertatu direla Elizan. Urteetan abusuak gertatu izana ukatu du edo kasuei garrantzia kendu die. Duela gutxira arte, Espainian salaketa gutxi zeudela edo salaketarik ez zegoela defendatu du Elizak. Edonola ere, aitortutako  kopurua oso-oso txikia da. Espainiako Arartekoaren ikerketaren arabera, 440.000 dira pederastiaren biktimak Elizaren barruan.


2024ko martxoaren 08an - 11:17
2019an, otsailaren 8an Done Petri plazan egindako elkarretaratzea. Argazkia: Ecuador Etxea.

Espainiako Eliza Katolikoak orain 1.000tik gora kasu onartu baditu ere, iazko urte hondarrean kopuru txikiagoak erakutsi zituen. 2023ko abenduan aurkeztu zuen Espainiako Estatuko Gotzainen Biltzarrak “Para dar luz” txosten ofiziala. Otsailaren 26an, Público egunkariak jaso duenez, txostenak “inkongruentziak dauzka, datuak manipulatuta, eta ukatutako egiak”. Besteak beste, hainbat elizbarrutik eta ordena erlijiosok Espainiako Arartekoak emandako datuak jaso gabe zeuden zerrenda horretan. Adibidez, maristen kongregazioaren datuak ez daude jasota txostenean, eta kongregazio hori da, jesuiten ondoren, salaketa gehien duena. Hedabideetan toki garrantzitsua izan zuen Bermeoko kasua ere ez da ageri, alegia, menesianoen San Jose ikastetxean gertatutakoa.

Biktimek aurkeztutako sexu-gehiegikerien hirutik bat baino ez du onartu “frogatutzat” eta gehienak “frogatu gabeak, baina sinesgarriak” moduan izendatu ditu hierarkia katolikoak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pedofilia
Elizako erakundeak eta arduradunak ikertu nahi ditu Espainiako Fiskaltzak, pederastia kasuengatik

Espainiako Estatuan momentu honetan 147 ikerketa daude auzitegietan, Eliza barruan izandako sexu abusuengatik, horietatik %67 2000. urtea baino geroago gertaturiko kasuak dira. Fiskaltzak bere urteko txostenean azaldu duenez, eliz erakundeen "erantzukizun zibil... [+]


2023-09-04 | Goierriko Hitza
"Elizaren inpunitatearen" aurka borrokatzera deitu du Itaiak

Goierriko Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak elkarretaratzea egin du larunbat eguerdian Beasaingo Bideluze plazan, herriko Andre Mari Zeruratuaren elizako apaiz laguntzaile izendatzearen aurka, "Elizaren inpunitatea borrokatu" lelopean.


“Kakux” apaiz laguntzaile izendatzearen aurka mobilizatuko dira Beasainen

Pedro Ayuso Donostiako gotzainak Juan Kruz Mendizabal Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatu du. Mendizabal ezaguna da adin txikikoei sexu gehiegikeriak egiteagatik. Goierriko Itaiak izendapenaren eta “elizaren inpunitatearen” aurka elkarretaratzea deitu du.


Adin txikikoei sexu gehiegikeriak egin zizkien Juan Kruz Mendizabal "Kakux" Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatu dute

Juan Kruz Mendizabal “Kakux” elizgizona Beasaingo elizako apaiz laguntzaile izendatu du Pedro Ayuso Donostiako gotzainak. Mendizabal Gipuzkoako bikario nagusi izan zen eta udalekuetan sexu gehiegikeriak egin zizkien hainbat adin txikikori, haiekin zuen konfiantza... [+]


927 adingaberi egindako sexu-abusuak aitortu ditu Espainiako Eliza Katolikoak pederastiaz egin duen lehen txostenean

Espainiako Eliza Katolikoak pederastiari buruzko egin duen lehen agiria da ‘Para dar luz’. Ostegunean Madrilen argitaratu dute eta bertan jaso dituzte 1940ko hamarkadatik aurrera Elizaren ierarkiako kideek ehunka adingaberi egindako sexu-abusuak. Pederastiaren... [+]


Eguneraketa berriak daude