24.000 herritar bildu ditu goizeko manifestazio jendetsuak, antolatzaileen esanetan. Manifestariak autobidea okupatzen saiatu dira eta Poliziak gas negar eragilea jaurti du. Goizaldean Baionako autobus geltokia ere blokatu dute ekintzaileek. Erreforma pasa bada ere, haserrea entzunarazteko gogoa ez doa ttipituz. Bederatzigarren greba eguna da ostegunekoa.
Konstituzioaren 49.3 artikuluaren bidez pasa arren, erretreten erreformaren aurkako mobilizazioak segitzen du. Martxoaren 23 honetan dute bederatzigarren greba eguna –beste behin sindikatu guziek deiturikoa– eta ehunka elkarretaratze eta manifestazio izanen dira erretreten erreforma eta orokorkiago Frantziako Gobernuaren jarrera salatzeko.
Milaka eta milaka manifestari Baionan
Ipar Euskal Herriari dagokionez, 10:30tan jarri dute hitzordua Baionan. Jenofa Berhokoirigoinek ari da egiten jarraipen berezia @Jenofa_B kontutik. Manifestazioa oso jendetsua izaten ari da. Antolatzaileen esanetan 24.000 herritar batu dira, giro suminduan Berhokoirigoinek adierazitakoaren arabera: "Haserrea nabari da, erreformaz harago gobernuaren jarrera autoritarioak eta mespretxuak dute kexua hauspotzen". Blokeoak, okupazioak eta barrikadak burutzen ari dira herritarrak Frantzia osoan zehar. Baionan blokeoak ere bideratu dituzte asteazken goiz honetan, besteak beste Ipar Euskal Herriko autobus zerbitzua oztopatzeko xedez. Autobidearen blokeoa aurreikusiz, prefekturak berak itxi du Baionako autobidea goizean. Halere, manifestariak bertara zuzendu dira autobidea okupatu asmoz. Poliziak gas negar eragilea jaurti die.
Bederatzigarren greba eguna
Erreforma horren kontrako lehen greba eguna urtarrilaren 19an izan zen, eta orduz geroztik garatuz joan da mugimendua eta haserrea. Herritarren gehiengo zabala da erretretaren adina atzeratzearen aurka –Ifop zundaketa etxearen arabera %68 dira erreformaren kontra eta %78, berriz, 49.3 artikulua erabiltzearen kontra– eta horren erakusleiho dugu sindikatu guziak baturik borrokan egotea –horrelakorik ez da gertatu azken hamabi urteetan–. Martxoaren 16an jakitera eman zuen Elisabeth Borne Lehen ministroak bozketaren bidea saihestearena eta orduz geroztik areagotu egin da haserrea. Blokeoak eta barrikadak gehitu dira manifestazioei, eta paretik errepresio bortitza dute erantzun gisa: ehunka dira erreforma inposatu dutenetik atxilotutakoak.
Gehiago lan egin beharrarekin errimatzen du Emmanuel Macronen gobernuak pasatako erreformak: 64 urtera atzeratu dute erretreta osoa jasotzeko adina eta 43 urtera kotizatu beharreko denbora.
Martxoaren 22an 13:00tan luzatu zuen bere mezua Macronek TF1 eta France 2 telebista kateetatik: "Bere bide demokratikoan aitzina eginen du testu horrek". Alta, badaki gehiengoa duela aurka, baina berdin dio eta berea asumitzen du: "Zundaketen eta herriaren interesaren artean, herriaren interesa aukeratzen dut; eta berdin dio fama-ezaren zama pairatu behar badut".
Parlamentuan ere, azkenean, gobernuak ez du bozkatu nahi izan testua eta 49.3 artikuluari esker zuzenean pasa du erreforma. Horrek ekarri zuen astelehenean zentsura-mozioa doi-doietarik onartu ez izana: 287 boto behar ziren gobernua botatzeko eta LIOT talde zentristaren mozioak 278 boto jaso zituen. Argi gelditu zen Legebiltzarrean ere ez duela sostengurik erreformak.
Horiek horrela, errealitatearekin bat egiten ez duen diskurtsoa zabaltzen du Macronek, eta mespretxutzat jotzen dute anitzek jarrera hori. Hain zuzen, ondokoa ere zabaldu du aste honetan Frantziako presidenteak: "Jendetzak ez du zilegitasunik, hautetsien bidez adierazten den herriari alderatuz"... Kontua da herritarrak zein hautetsiak, bi aldeetan ez duela sostengurik erreformak –horrentzat erabaki zuen gobernuak 49.3 artikuluaren erabilpena martxoaren 16an–.
Pentsioak osatzeko 145.000 sinadura bildu dituen herri ekinaldi legegilea eztabaidatzeari ezezkoa eman ondoren, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua oso gogor agertu da Eusko Jaurlaritzaren jarrerarekin eta "bi aldiz engainatuta" sentitu direla azaldu du. EH Bilduk eta... [+]
Maiatzean 145.142 sinadura aurkeztu zituen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Gasteizko Legebiltzarrean, pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzeko proposamen baten alde. Pentsioak jasotzen dituzten pertsonentzako babesa “dagoeneko sisteman txertatuta”... [+]
Pentsio publikoak duintzeko kanpainak 145.142 sinadura bildu ditu urte hasieran abiatu zenetik, eta pentsio apalenak behintzat lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatzea da helburua. EHPM Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak Eusko Legebiltzarrean erregistratu du... [+]
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak lau hilabetetako kanpainan lortu du 140.000 herritarren babesa. Herri Ekimen Legegilea maiatzaren 15ean aurkeztuko du Eusko Legebiltzarrean. Pentsio duinak eta gutxieneko soldata besteko pentsioak eskatu ditu mugimenduak.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak herri ekimen legegilea aurkeztuko du Gasteizko ganberan. Apirilaren 24ra arteko epea ipini dute sinadura gehiago biltzeko, eta dei egin diete Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan erroldatutako 18 urtetik gorako pertsona guztiei. Hiru... [+]
Erretiroa hartu berri dutenen %4,9k uztartu behar dituzte pentsioa eta lanen bat Espainiako Estatuan. Estonian %55 dira.
Urtarrilaren 1etik aurrera pentsioak %0,9 handituko ditu Frantziako Gobernuak, hasiera batean iragarri baino lehenago, 2025eko uztailera arte ez baitzuen asmorik pentsioak igotzeko, 4.000 milioi aurreztea helburu.
Espainiako Estatuan egindako ikerketa baten arabera, erretiro-adina atzeratzeak ondorio kaltegarriak dakartza, ez bakarrik lehenago hiltzeko arriskua duen langilearentzat berarentzat, baita diru-kutxa publikoarentzat ere: 8.564 eurotan baloraturiko galera soziala izango luke... [+]
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak bertso lehiaketa berezia jarri du martxan: "Bertsopentsiotan". "Ari garela, ari garela, astelehenero kalean" gaiari bertsoak jartzeko urtarrilaren 15a arte (astelehena) dute epea 60 urtetik gorako Euskal Herriko eta... [+]
1080€ Orain ekimenak, prentsaurreko bidez, larunbatean 17:30ean Baluarte plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia luzatu du. Eta gainera, dei berezia egin nahi izan diete nafar emakumeei, "pentsioetan ematen den genero arrakala ukaezina delako eta... [+]
Nafarroan 51.000 pertsona dira 1.080 eurotik beherako pentsioa dutenak. Horietatik %66 emakumeak dira. Nafarroako Gobernuak ardura har dezala eta gutxieneko pentsioak ziurta ditzala eskatzen ari dira.
Milaka pentsionista atera dira kalera astelehenean, txistulariekin eta konpartsekin batera, Bilboko Aste Nagusiaren oihartzuna aprobetxatuz. Hainbat erreibindikazio egin dituzte, hala nola 1.080 euroko gutxieneko pentsioa.
Espainiako Enpresarien Zirkuluak dio pentsioen sistema publikoak "bost urte barru" kiebra ez jotzeko modua dela 68 eta 72 urte artera luzatzea erretiro adina. AEBetan eta beste zenbait tokitan eskuin muturrak darabilen diskurtso bera erabili du lobby honek.
Erretreten erreformaren kontrako manifestazioetako batean atxilotu zuten mauletarrak Baionako auzitegian deklaratu beharko du, datorren astean. Elkartasuna adierazi du hainbat herritarrek: “Errepresio gorakada azkartzen ari da”.