Macronek ez du onartuko korsikeraren ofizialtasuna

  • Preso korsikarren amnistiari uko egin zion Emmanuel Macron Frantziako presidenteak asteartean, eta korsikeraren koofizialtasunari ezetz esan dio biharamunean.


2018ko otsailaren 8an - 11:59
Emmanuel Macron Bastiako udalerrian diskurtsoa ematen (Arg: Libération)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Korsikako presidente Gilles Simeoni, Legebiltzarreko presidente Jean-Guy Talamoni eta irlako abertzaleak itxaropentsu zeuden Macronek hauteskunde kanpainan deszentralizazioaren alde egin zuelako, baina presidenteak itxaropen oro zapaldu du Korsikara egin duen bisitan.

Aitorpen bakarra egin dio irlari: Korsika hitza konstituzioan agertzea, irlak “berezitasunak” dituela aitortuta. Bestalde, abertzaleen eskaera gehienei ezezkoa eman die Macronek: korsikeraren koofizialtasunari, egoiliar estatusari eta autonomia estatutuari.

Agintari abertzaleak haserre agertu dira, eta Macronen diskurtsoa “neokolonialista” izan dela salatu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Korsika
Eguneraketa berriak daude