‘Loraldia Terminala’ euskal sormen gaztearen harrobi berria

  • Loraldiak gazteei zuzendutako eremu berria irekiko du La Terminal espazioan martxoaren 12an. Goizez, Blbronx euskal kultura urbanoa ordezkatuko du eta arratsalderako, dantza, teatro, literatura eta arte plastikoan zentratutako ekintzak antolatu dira.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2022ko martxoaren 02an - 08:56
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Gazteei lekua ireki nahi izan die Loraldia Festibalak bere zortzigarren edizioan. Musikari, idazle, antzezle eta artistak oro har, haien lanak aurkezteko aukera izango dute Zorrotzaurreko irlan, hurrengo larunbatean, ZAWPen laguntzarekin eta Berriak babestuta. 

Ekimena egun osokoa izango da eta hainbat ikuskizun eta erakustaldiren bidez euskal kulturaren arlo ezberdinez gozatzeko aukera egongo da. Goizean, aurreko edizioetan egin den Bilbronx berreskuratuko da. Euskal kultura urbanoa ordezkatuko du ekitaldi honek. 12:00etan Jow artistak grafiti tailerra prestatuko du. Ordu erdi geroago Euskal Herriko beat-box txapelketaren bosgarren edizioa egingo da, lurraldeko zortzi beatboxerrik onenekin.

Jardunaldia osatzeko, sortzaile berriei bere lekua eskeini zaie. Kresala dantza taldeak Aztarnak. Mihisean dantzan ikuskizun esperimentala aurkeztuko du 18:30ean. Xanti Agirrezabalak Satiro izeneko bakarrizketa aurkeztuko du. Erdi gizona, erdi animalia den izaki mitologikoa pertsonifikatuko du Dantzertin ikasketak amaitu ondoren egiten duen lehen lanean. 19:30ean izango da teatro-lan labur hau. Irudia, musika eta literatura nahastuko ditu Gorpuztu-k; jaialdirako bereziki eginda dagoen poesia-bilduma ilustratu baten bidez. Libe Argoitiak irudiak jarriko ditu, Ekiñe Casado eta Iraitz Agirrek musika eta Maria Osesek hitzak. 

Musika, gaua girotzeko

Azken bi saioetan musika nagusituko da. Lehenik J Martinaren txanda izango da 22:00etan. Bizkaitar hirukote honek pop elektronikoa lantzen du eta duela bi urte argitaratutako haien lehen lana aurkeztuko dute. Egunari amaiera emateko Noemi DJ-ak kontzertua eskainiko du. Erritmo latinoetan aditua da eta DJ Kool hondarribiarrarekin arituko da 23:30etatik aurrera. 

Goizean sarrera librea egongo da. Arratsaldekoak, berriz, 5€ balioko du baina emanaldi guztietarako balioko du.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kultura
Gabriel Aresti omentzen arteak bateratuz

LAIDA ikerketa taldeak Bermeoko Arrantzaleen museoan abuztuaren 28 eta 29 antolatutako ikastaroan egingo duen hitzaldiaren sintesia da Arestiren ekarpen artistikoa nabarmentzea.


Kilate askoko abesbatza

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Le Concert des Nations. La capella Nacional de Catalunya.
Zuzendaria: Jordi Savall.
Abesbatzaren prestaketa: Lluís Vilamajó.
Egitaraua: Mendelssohnen lanak.
Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren... [+]


Wagner birformulatua

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Kursaal Zikloa. Espainiako Orkestra Nazionala.
Zuzendaria: David Afkham.
Egitaraua: Wagnerren ‘Der Ring ohne Worte’ (Lorin Maazelen moldaketa). Lekua: Kursaal Auditorioa.
Data: abuztuaren 22a.

---------------------------

Oraingo... [+]


Jose Manuel Gorospe zendu da, Euskadiko Filmategiko sortzaileetako bat

Jose Manuel Gorospe Meagas aktore eta kultur ekoizle donostiarra zendu da, 81 urterekin, Madrilen. Bizitza osoa antzerkiarekin eta ikus-entzunezkoen munduarekin era batera edo bestera lotuta pasatu zuen Gorospek, eta, besteak beste, Euskadiko Filmategiaren sortzaileetako bat... [+]


Belfasteko Kneecap musika taldea jo-puntuan: epaiketak, zentsura, jazarpena...

Israel Gazan egiten ari den genozidioaren aurkako mezuak adierazteagatik mota askotako errepresioa jasan du Irlandako Kneecap musika taldeak: Liam Óg Ó hAnnaidh kidea asteazkenean epaitu zuten, Londresen emandako kontzertu batean Hezbollah miliziaren bandera... [+]


Oporrak ere gaixotasun?

Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]


Bilboko Udalak muntatu gabeko eszenatokia, mehatxuak eta kronika faltsu bat

Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.


Feng Shui pianoan

Fitxa: Musika Hamabostaldia. Victoria Eugenia Zikloa. Mitsuko Uchida (pianoa).
Egitaraua: Beethovenen hiru azken sonatak.
Lekua: Donostiako Victoria Eugenia Antzokia.
Data: abuztuaren 18a.

Mitsuko Uchidak Musika Hamabostaldia bisitatzen duen hirugarren aldia da. Bere estiloak... [+]


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Aldatu Gidoiak ere salatu du IB3 Balearretako telebista gaztelerazko filmak ematen hasi dela

IB3 telebista publikoaren neurria "katalanaren aurkako erasotzat" jo dute katalanaren normalizazioaren aldeko zenbait eragilek, eta "berehalako zuzenketa" eskatu dute. Zuzendaritza aldaketa izan da berriki kate publikoan, PP eta VOXen botoei... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


2025-08-12 | ARGIA
GOMENDIOAK | Hiru disko fresko, gozatzeko

Goizegi Hiltzeko 
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.

Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]


2025-08-08 | ARGIA
GOMENDIOAK | Sei liburu uda honetarako

Lautadako mamua
Xabier Montoia
Elkar, 2024
112 orrialde

Eleberri labur honetan egileak XIX. mendeko Euskal Herrira garamatza, sekulako sona hartu zuen Juan Diaz de Garaio hiltzailea duela protagonista. Arabako landa guneko jendarte tradizional eta giro hotzean barneratzen... [+]


Eguneraketa berriak daude