"... hezkuntzako gastu publikoa barne-produktu gordinaren gutxienez ehuneko 5 handitzea..." Alderdi sozialistak erabili ohi duen eta LOE aldatzeko Lege Organikoaren Proiektuan jasotako dialektika tranpati horren beste esaldi bat da. STEILASentzat, hezkuntzan inbertsio publikoa handitzea ongi etorria da, baldin eta hezkuntza publikora bideratzen bada. Gainerakoa trileroen jokoa da. Azken hamarkadan EAJk eta PSEk Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako aurrekontuak horren beste adibide bat dira, non hezkuntzara bideratutako partida handitzen zen eta, aldi berean, sare publikoko murrizketak urtez urte egiten ziren.
Ziurrenik, hezkuntzarako agindutako aurrekontu igoera 0-3 ziklora bideratuko da. Baina hemen ere, trileroek jokaldia ondo aztertua dute: LOMLOEk LOMCEk ezartzen zituen ibilbide bereizleak ezabatuko ditu, batez ere bigarren hezkuntzan, baina bereizketa eta pribatizazio mekanismo askoz sotilagoak 0-3 zikloan ezartzen jarraituko dira. "Administrazio publikoei eskatzen zaie lehenengo zikloan plaza-eskaintza nahikoa gara dezatela pixkanaka, eta bigarren zikloaren doakotasuna bermatzeko itunak ezarri ahal izatea xedatzen da". Izan ere, EAEn haurreskola publikoen ikaspostuen % 50 hutsik geratzen bada ere, haurreskola pribatuak edo itunpeko ikastetxeei atxikita daude haur-eskola pribatuak diru publiko kopuru izugarriez elikatzen jarraitzen dute (27M euro). Modu honetan gainera, ikasleen onarpen-aldian ematen den iruzur ikaragarriaren oinarriak ipintzen dira. LOMLOEk, planteatuta dagoen bezala, ez du saihestuko 0-3ko olatu pribatizatzailea.
Ikasleen garapenerako eta gizarte kohesiorako hain garrantzitsua den Haur Hezkuntzako lehen zikloak tratamendu askoz zehatzagoa merezi izango zukeen, 0-3 publikoa blindatuz eta bertako langileentzat lan baldintza duinak bermatuz.
Pribatizatzeko eta segregaziorako beste mekanismo bat, aurreko paragrafoan aipatutakoarekin zuzenean lotuta dagoena eta oso oharkabean pasatzen dena, itunpeko ikastetxe pribatuetako “baimendutako” gelena da. Gela horiek administrazioak ikasleak onartzeko egiten duen hezkuntza-plangintzatik kanpo geratzen dira, eta erabat pribatuak dira. Itunpeko ikastetxe pribatu jakin batzuek ikastetxe horietarako administrazioak planifikatutakotik kanpo geratu diren ikasleak hartzeko erabiltzen dituzte, baina, itunen aldaketen bidez, gela pribatuak izatetik itundutako ikasgelak izatera pasatzen dira. Administrazioek zuritzen duten B matrikulazioa da. Ildo horretan, LOMLOEk aukera ematen die onarpen-prozesu arruntean onartzen ez diren ikasleei itunpeko ikastetxe horretako gela "baimenduetan" matrikulatzeko. Beraz, ez du ezertarako balio LOMCEk jasotzen zuen "gizarteeskariaren" ideia kentzeak, ondorio praktikoetarako, itunpeko ikastetxeek administrazioak planifikatutakotik kanpo matrikulatzen jarraitzen badute. Trilero-jokoa, berriz ere, pribatizatzeko eta segregatzeko.
Baina ez da hor amaitzen trilero-joko hau. Sortzen ari diren hezkuntza-enpresa asko kooperatibak dira. Publikotik ihesi, arlo pribatuan "aterpea" aurkitu nahi duten familiek, krisian dauden eta kooperatiba bihurtzen diren ikastetxeak, izaera elitista duten fundazio handiak... kooperatiba-enpresaren formula, gaur egun, Troiako zaldia da hezkuntza publikorako. LOEk lehentasuna ematen zien kooperatibei hezkuntza itunak emateko orduan, baina LOMLOE haratago doa eta honako hau gaineratzen du: "... haren espezifikotasuna aitortuko da." Ekoizpen munduan izaera kooperatiboak duen izaera soziala eztabaidaezina da, hezkuntza arloan, aldiz, kooperatiben ustezko izaera sozial horrek zalantza ugari sortzen ditu. Beraz, ez dute merezi administrazio publikoak inolako aintzatespenik edo aldeko traturik ematea.
LOMLOEk, hezkuntza-lege guztiek egiten duten bezala, ekitatearen alde egiten duela dirudi, baita hezkuntza publikoaren alde ere. Baina, errealitatean, makina pribatizatzaileak ez dira gelditzen; aitzitik, indartu egiten dira. Pribatizazio-ehuneko handiak dituzten hezkuntza-sistemetan (Nafarroakoan eta, batez ere, Euskal Autonomia Erkidegokoan) izan ditzakeen ondorioak larriak izan litezke. Esperientziak erakutsi digu itunpeko eskola pribatuaren eta eskola publikoaren arteko "bizikidetzak", azken honen narriadura, langileen lanbaldintzen prekarizaioa eta segregazioaren handitzea dakarrela.
STEILAS sindikatuak dei egiten die Nafarroako eta EAEko gobernuei eskola publiko bakarra helburu duen sistema propiorantz urratsak eman ditzaten, euskara erdigunean, langileen lan baldintza duinak bermatuz, segregazio egoerak gaindituz eta pribatizazio bideak etenez.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]