Donostiako Udalak eta Espainiako Defentsa Ministerioak akordioa egin dute, eta urte amaierarako edo 2023 hasierarako sinatzea espero dute. Beste lau urtez bizi ahalko dira militarrak kuartelean. Uliako sei hektarea ere bereganatuko ditu udalak. Lur eremu horietan etxebizitza egitea aurreikusi dute eta ekipamendu publikoak egingo dituztela ere esan dute. Espainiako militarrak kuartel berria eraikiko dute auzo berean, egungo lekutik 200 metrotara.
Donostiako Udalak Loiolako kuartel militarren lursailak 73,3 milioi eurogatik erosiko ditu. Hori adostu du Defentsa Ministerioarekin, asteartean Eneko Goia alkateak eta Nekane Arzallus Hirigintza zinegotziak jakitera eman dutenez, eta akordioa urte amaierarako edo 2023 urte hasierarako sinatzea espero dute. Hala ere, militarrak beste lau urtez bizi ahalko dira kuartelean. Epe luzera begira, beraz, 1500-1700 etxebizitza egitea aurreikusi du udalak, besteak beste.
Zehazki 73.323.373,38 euro ordainduko dizkio udalak Defentsa Ministerioari, eta ondorengo lurrak bereganatuko ditu: Loiolako kuartelen lursaila eta ondoan dauden beste bi instalazio militar –orotara 17,5 hektarea– ; eta Ulian Defentsako Ministerioarenak diren hainbat landa eremu –6 hektarea–.
Hala ere, egungo Loiolako kuarteletik 200 metrotara beste lursail bat militarizatuko dute, Real Sociedad Hipika inguruko eremuan hain zuzen. Beraz, 500 militarrek Donostian jarraituko dute.
Udalak bost milioi euro aurreratu beharko ditu akordioa sinatzerako orduan –urte amaieran edota 2023 hasieran–, udal aurrekontuetan zehaztuak zeudenak. 65 milioi jabetzeko eskritura sinatzen denean ordaindu beharko du, eta hori akordioa sinatu eta sei hilabetetara egingo dela aurreikusi dute. Azken hiru milioiak salerosketaren amaierarako utziko dute, Defentsa Ministerioak alokairuan dituen eraikin batzuen eskualdatzea orduan egingo baitute, bertan bizi diren militarrek lekualdatzea dela-eta.
Goiak azaldu du “esfortzu handia” dela erosketa hau, eta epe luzerako zorpetu beharko dela. “2022ko aurrekontuaren likidazioa, otsailean izango duguna, positiboa izatea aurreikusten dugu, eta likidazio hori operazio honetan aplikatu ahal izatea”, jaso du Irutxuloko Hitzak.
Dagoeneko hasi dira eremu berrirako diseinua aurreikusten. Loiolako lurretan 1.500-1.700 etxebizitza egiteko asmoa agertu dute, baina alkateak argitu du zifra horiek aldatu daitezkela tramitazioak iraun bitartean.
Bestalde, EAEko Auzitegi Nagusiak, Vox alderdiaren helegitea onartuta, uztailean ebatzi zuen kuarteletako Maria Teresa eta Princesa Mercedes eraikinak ezin direla erauntsi. Ebazpenari helegitea jarri zion udalak, baina oraindik Espainiako Auzitegi Gorenean prozesua egiten ari da. Hortaz, eremu horietan ekipamendu publikoak egingo dituztela esan dute udaleko ordezkariek.
Lurren plangintzaren xehetasun gehiago eman ditu alkateak: Urumearen gertutasunagatik, lurra 2,75 metro igo beharko dute etxebizitzak egiteko; ibai parke bat egingo dute; bi zubi berri eraiki beharko dituzte; Urdintzuko zubia botako dute, ibaiarentzako oztopoa baita dituen zutabeengatik; eta Lorategi Hiriaren parean oinezkoentzako pasabide bat eraiki beharko dute, Loiolako kuartelen auzune berria Loiolako topoaren geltokiarekin lotzeko.
Uliako lurrei dagokienez, parke naturalaren barruan sartuko direla adierazi du Jon Txabarri Hirigintza saileko zuzendariak. Bost partzelatan banatuta daude sei hektarea horiek; batzuk 1.000 metro koadro ingurukoak eta beste batzuk 32.000 metro koadro ingurukoak, besteak beste. Uliako gotorlekuaren eremua eskuratuko du udalak.
Salerosketa 2020an EAJk Espainiako Gobernuarekin adostutako akordio baten harira egin dute. Jeltzaleek Espainiako Aurrekontu Orokorrak babestearen ordainetan, kuartelak udalaren esku utziko zituzten. Orduan onartu zen kuartel berria egitea Loiolako hipikan.
Giza eskubideen aldeko Sudango abokatu talde baten arabera, Sudan mendebaldeko hainbat herrixkari eraso egin zieten larunbatean eta igandean, eta zibilak tiroz hil edota bizirik erre zituzten, etxeetan giltzapetuta. UNICEFek salatu du Ipar Darfurgo 40.000 haur artatu zituztela... [+]
Eskarmentu ikaragarria –hitzaren adiera etimologikoan, besteak beste– dugu europarrok arma-lehiaketetan. Eta, paradigmatzat hartu ohi denetik, XIX. mendearen amaiera eta XX.aren hastapeneko hartatik, mende eta laurden igaro denean arma-lehiaketa kartsuenera itzuli... [+]
Danimarkako Gobernuak argudiatu du, azken urteotako aldaketa geopolitikoen aurrean defentsarako baliabide gehiago behar dituela. Errusiak Ukraina inbaditu izana aipatu dute preseski, baita AEBetako Trump presidenteak Groenlandia uhartea kontrolatzeko asmoa iragarri izana ere... [+]
Bilobaren gurasoak atxilotu zituzten eta tortura fisiko eta psikologiko artean bere amak erditu zuen. Gurasoak desagertuta daude oraindik; arrebak haritik tiraka aurkitu du neba, 2009an zabaldu zuen blog baten ondotik.
Hagan ekainaren 25ean NATOk egindako goi-bileran, gastu militarra herrialde bakoitzaren BPGaren %5 izateko konpromisoa hartu dute Aliantza Atlantikoko Itunaren Erakundeko kide diren estatuek. Horretarako hamar urteko epea izango dute, 2035 arte. Erabaki horrekin, 2014an... [+]
Asteazkenean, NATOren goi-bilera hastearekin, aliantzak herrialdeei inposaturiko gastu militarraren aurkako mobilizazioak izan dira Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Ostegunean eta ostiralean Iranen eta Palestinaren aurkako gerrak salatuko dituzte.
Hamar urteko epea dute NATOko estatu-kideek helburu hori lortzeko. Espainiak ere sinatu du akordioa, baina, aldi berean, Mark Rutte aliantza atlantikoko idazkari nagusiaren gutun bat eskuratu du Pedro Sánchezek, ustez "malgutasuna" emango liokeena. Donald Trumpek... [+]
Asteazkenean bozkatuko dute NATOra bideratutako diru kopurua, eta Pedro Sánchez Espainiako presidenteak kuoten igoeran lortutako salbuespenak haserrea piztu du AEBetako eta Europako zenbait herrialdetako gobernuetan.
Wesley Clark AEBetako jeneralak azaldu zuen moduan, 2001eko plana zen bost urtetan zazpi herrialde hartzea: Afganistan, Irak, Somalia, Sudan, Libano, Siria eta Iran. Ez dira bost urte izan, baina denak, azkena Siria, erori dira, Iran izan ezik.
Iranek erasoak Sirian, Iraken... [+]
Gaza izan zen iragarpena, Ukraina tanteoa, Iran eskalada, baina Errusia eta Txina dira traka eta azken helburua. Europar Batasunak "Israelek bere burua defendatzeko duen eskubidea" baieztatzen jarraitzen du, eta bere lehen potentziaren buruak aitortzen du "Israel lan... [+]
Mark Rutte NATOko Idazkari Orokorrak ukatu egin du “baztertze klausula” onartu zaionik Espainiako Estatuari. Kalkuluen arabera, BPGren %3,5a gastu militarretara bideratu beharko du gobernuak, NATOk eskatzen dituen kompromisoak betetzeko.
Igandean iragarri du akordioa Pedro Sánchez Espainiako presidenteak. Espainiak gastu militarrera BPGaren %2,1 bideratuko duela ziurtatu du.
Badira aste batzuk Europar Batasuneko presidente den Ursula von der Leyenek zortziehun mila milioi euroko gastu militarraren beharraren berri eman zuela. Gastu hori Europak jasaten duen mehatxu militar bati aurre egiteko omen da, eta mehatxu horri batasunez erantzun beharra... [+]
Posible da, nonbait, zoriontasuna neurtzea. Are, bada horretan tematzen denik. NBEk ez du arrakasta handirik munduko bakeari eusten, baina halako tasuna planetan zehar nola dagoen banatua erakusten du urtero, txosten batean. Funtsean zerrenda bat da, herrialdez herrialde, zein... [+]