Lehen Mailako taldea da Osasuna

  • Ospakizunak bart hasi ziren. Gazteluko plaza mukuru bete zuten zaleek eta gorritxoek eurek. Iruñean batetik bestera ibiliko dira gaur: 17:30etan irtengo dira Sadarretik eta18:00etan foru jauregian, zein 19:00etan udaletxean harrera eginen diete agintariek jokalariei.

Talde bart ospakizunetan. Eitb-k bideoan jasotako irudia.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko maiatzaren 21ean - 08:18
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Espainiako futboleko maila gorenean izanen da Osasuna heldu den urtean. Atzo Albacete taldeak ezin izan zion Granadari irabazi eta horrek talde gorritxoari matematikoki Lehen Mailara igotzeko ziurtasuna ematen dio. Ospakizunak bart hasi zituzten gorritxoek. Sadarren jarraitu zuten Albaceteren eta Granadaren arteko norgehiagoka eta gero Gazteluko plazara gerturatu ziren. Iristerako jendeak mukuru betea zuen plaza eta algara, jaia eta ospakizuna izan ziren nagusi. Gaur arratsaldean ere festa lehertuko da Iruñean. 17:30etan irtengo da jokalariekin autobusa Sadarretik eta foru jauregian eginen diete agintariek harrera eta baita udaletxean ere. La Pamplonesa musika bandak ere alaituko du ospakizun hori.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du, eta CC-By-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: CA Osasuna
2020-11-25
Mikel Huarte. Errepresioa eta politika Osasunan
"Absurdoa da futbola eta politika nahastu behar ez direla esatea"

Eguneraketa berriak daude