Lazo horiak kendu dituzte ertzainek legebiltzarreko leihoetatik, Bakartxo Tejeriaren aginduz

  • EH Bilduren bulegoan zeuden jarrita preso katalanen aldeko ikurrak. Eraikineko segurtasun zerbitzuek kendu dituzte Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeriaren ebazpen bati jarraiki.


2019ko apirilaren 4an - 15:46
Eraikinaren kanpoaldetik ikus zitezkeen arren, barrualdean zeuden itsatsita xingolak, EH Bilduren bulegoan (arg: Julen Arzuaga)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Lazo edo xingola horiak ostiraletik zeuden jarrita EH Bilduren leihoen barrualdean eta ostegunean, osoko bilkura egunean, ertzainek kendu egin dituzte, “Presoak etxera” zioten kartel batzuekin batera. Mikel Otero koalizio abertzaleko ordezkariak grabatu du momentua.

Xingola horiak ostiraletik zeuden jarrita EH Bilduren leihoen barrualdean eta ostegunean, osoko bilkura egunean, ertzainek kendu egin dituzte, “Presoak etxera” zioten kartel batzuekin batera. Mikel Otero koalizio abertzaleko ordezkariak grabatu du momentua. Hala Bedik jakitera eman duenez, Tejeriak bitan eskatu die EH Bilduko kideek xingolak kentzeko eta denbora tarte bat ere eman die, baina hauek uko egin ondoren eman du agindua.

Aurretik, legebiltzarreko mahaia elkartu da ikur horien presentziaren inguruan eztabaidatzeko. PPk eskatu du mahaia biltzea –organo horretan ordezkaririk ez duen arren– eraikineko leihoetan “sinbolo partidistak” zeudelako. Tejeriaren ebazpenak dioenez, xingolak barrualdetik itsatsita bazeuden ere, kanpoaldetik ikus zitezkeen eta horrek hauteskunde legea urratzen du, EAEko ganberako presidentearen arabera.

Hala Bedik jakitera eman duenez, Tejeriak bitan eskatu die EH Bilduko kideei xingolak kentzeko eta denbora tarte bat ere eman die, baina hauek uko egin ondoren eman du agindua. Aurretik, legebiltzarreko mahaia elkartu da ikur horien presentziaren inguruan eztabaidatzeko. PPk eskatu du mahaia biltzea –organo horretan ordezkaririk ez duen arren– eraikineko leihoetan “sinbolo partidistak” zeudelako.

Lazoekin batera hainbat kartel zeuden euskal presoen etxeratzea eskatuz, horiek ere erretiratu dituzte agenteek, Oterok azaldu duenez.


Eusko Legebiltzarra kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.