Lau gizonezko atxilotu dituzte azken hiru egunetan, emakumeen kontrako erasoengatik

  • Igandetik asteartera bitartean eman dira atxiloketak, Iruñean, Gasteizen eta Irunen.


2018ko uztailaren 10ean - 16:33
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Igandean, uztailak 8, sexu abusuak egitea leporatuta atxilotu zuten gizonezko bat Iruñean. Iruñean bertan, uztailaren 10ean, asteartea, arrazoi berarengatik atxilotu dute beste gizonezko bat emakumeak salaketa jarri ostean. Kasu bietan, Iruñeko Udalak orientaziorako laguntza eta arreta judizial zein psikologikoa jarri ditu emakumearen eskura.

Atxiloketa horietaz gain, igandean, uztailak 8, 39 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen bere bikotekidea den emakumeari eraso egiteagatik. Bikotekideak etxean eraso egin ziola esanez deitu zuen Ertzaintzara emakume batek, eta bertaratu zirenean atarian konorterik gabe aurkitu zuten. Konortea berreskuratu zuenean, bikotekideak jo zuela azaldu zuen. Emakumeak besoa minduta eta buruan kolpea zituen, eta Santiagoko ospitalera eraman zuten. Erasotzailea berriz, etxean bertan atxilotu zuten eta epailearen esku utzi dute.

Azkenik, uztailaren 9an, astelehena, 46 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Irunen bere bikotekideari labanaz eraso egiteagatik. Erasoa salatu egin zuen emakumeak, eta honek adierazitakoaren arabera, gizonezkoak Irungo zerbitzugune batean eraso zuen astelehen gauean, labanarekin zaurituz eta eskuan ebaki bat eginez. Ertzaintza zerbitzugunera gerturatu zen, eta bertan atxilotu zuten erasotzailea. Emakumea berriz Bidasoako ospitalera eraman zuten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Indarkeria matxista
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!