Lau familia pobretik batek ez du gizarte laguntzarik eskuratzen EAEn

  • Sarreren Berme Errentak eskaintzen duen babesetik kanpo dago herritar behartsuen laurdena EAEn. Sistemaren funtzionamenduarekiko ezagutza falta edo ezarritako baldintzak ez betetzea dira arrazoiak, Arartekoaren esanetan.


2014ko apirilaren 22an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Lanbideko bulego baten aurrean protesta.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Pobrezian bizi diren familien %30 laguntzen bidez aurrera ateratzen dela adierazi du Arartekoak. %43ri laguntzak iritsten zaizkion arren, ez dira nahikoa pobreziatik ateratzeko. %26 ez da laguntzak eskuratzera iristen.

Sistemaren eraginkortasuna ez da guztizkoa beraz, eta pobrezia egoeran bizi den herritarren ia laurdena babesik gabe gelditzen da. Egun, Sarreren Berme Errenta jasotzen duten 64.190 herritar daude EAEn.

2013an 2.000 pertsona gehiagok eskatu zuen errenta laguntza. 2014ko lehen hiruhilekoan, berriz, 1.373 pertsonakoa izan da igoera.

Kopurua handitzen ari dela adierazi du Arartekoak: batez beste, egunero 20 pertsona gehiagok eskatzen du laguntza mota hau.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Pobrezia
2025eko apirilaren 2
Teknologia
Burokraziaz

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!