Lau eguneko lan astea, hilabetez probaldian Valentzian

  • Apirileko astelehen guztiak jaiegun izango dira Herrialde Katalanetako Valentzia hirian, udalaren ekimenez. Uztailean aztertuko dituzte emaitzak.

Aurrenekoz, era ofizialean, lau eguneko lan astearen proba pilotua egingo da Espainiako Estatuan. (Argazkia: Guido Ramini / Pixabay)

2023ko apirilaren 11n - 12:00
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Apirilaren 10a, Pazko Astelehena zelako; 17an Vicente Ferrer Deuna ospatzen dutelako Valentzian; Vicente Mártir eguna urtarriletik apirilera ekarri; eta Maiatzaren Lehena, langilearen eguna, astelehena da ere. Beraz, aste honetatik hasita, Valentziako Udalak bultzatuta eta eragileen babesarekin, lau astez astelehen guztiak jaiegun izango dira hiriburuan, proba pilotu moduan. Soldata murrizketarik gabe, astean 32 orduko lanaldia egingo da.

Uztailaren amaiera partera egingo dute lau eguneko lan astearen ebaluazioa. Besteak beste, hiritarren osasuna, aisialdia, mugikortasuna, kutsadura eta ekonomia izango dituzte aztergai.

Akordiorik ez EAEn, baina Jaurlaritzak aldez edo moldez ezarri nahi du

Bestelako bideak erabiliko ditu Eusko Jaurlaritzak, patronala ados jartzen ez bada ere. Idoia Mendia Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburuak Legebiltzarreko pleno batean egin zuen proposamenaren iragarpena, eta Confebaskek ezezko argia eman zion oraindik ere era ofizialean proposatu ez zela. "Akordio zabala" erdietsi nahi du Mendiak Elkarrizketa Sozialerako Mahaian, nahiz eta guztiak hor ez egon –Jaurlaritza, Confebask eta CCOO eta UGT sindikatuez osatutako dago mahaia, ez gehiagorik–.

Eusko Jaurlaritzaren asmoa da, antza, Vocento taldeak jakitera eman duenez, Mendiaren sailetik proposamena egin eta Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluan onartzea. Lan eta Enplegu Sailaren arabera, "badira interesatu diren enpresak".

Confebaskek ez ezik, SEA Arabako enpresarien patronalak ere kexa adierazi du astearte goiz honetan. Juan Ugartek, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan adierazi du ez dela inola ere bideragarria izango, besteak beste, Araba esportazioetatik bizi den lurraldea delako eta egun bat gutxiago lan eginda, "lehiatzeko gaitasuna galduko lukeelako".

Sindikatuek, bestalde, mahaian ez daudenek ere, begi onez ikusi dute proba pilotua abian jartzearen ideia.

Jatorria, Britainia Handian

Britainia Handiko 61 enpresak 2022an egin dute proba pilotua, asteko lanordu kopurua %20 murriztuz (40 ordutik 32 ordura), eta guztira 3.300 langile baino gehiagori eragin die. Cambridge Unibertsitateko zientzialariak arduratu dira prozesua eta ondorioak ebaluatzeaz, eta argitaratu dituzte emaitzak: estresa nabarmen gutxitu da eta langileek diote nekea eta antsietatea txikitu zaiela, osasun mentala eta fisikoa hobetu dutela; gaixotasun bajak %65 murriztu dira; eta 61 enpresetatik 56k dio lan-aste berria mantenduko duela, horietatik 18 enpresek ziurtatu dute gainera aldaketa iraunkorra izango dela.

Lituania, Zeelanda Berria, Alemania, Suedia, Islandia, Portugal edota Japonian ere probatu izan da lau eguneko lan astea, baita zenbaitetan mantendu ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Enplegua
2025-07-15 | ARGIA
Sanferminak amaituta, Iruñerriko autobusek greba utzi dute, irailera arte

Zerbitzu minimoek eragin handia izan dute Iruñerrian jaietan. Negoziazioan aritu dira, baina ez dute akordiorik erdietsi. Normaltasunez jardungo dute udan, eta irailean berrartuko dituzte lanuzteak.


Trapagarango Amazon zigortu dute, langileen osasunerako eskubidea urratzeagatik

Hainbat irregulartasun egitea egotzi dio Eusko Jaurlaritzaren Lan Ikuskaritzak: batetik, istripuei buruzko dokumentuak ezin direla bateratu, eta bestetik, istripuaren izaera lanekoa den ala ez erabakitzea ez dagokiola Amazoni.


2025-07-03 | Leire Artola Arin
Marbellako zerbitzari baten egunerokoa: prekaritatea, gehiegikeria eta turismoaren mendekotasuna

Udako opor hauetan ez dira gutxi izango Andaluziako eguzki eta ur epel bila doazen euskal herritarrak. Kontrako bidea egin zuen Ana Geranios (San Pedro Alcántara, Andaluzia, Espainia, 1988) kazetari eta idazleak martxo amaieran, Euskal Herrira etorri baitzen Costa del... [+]


2025-07-01 | Uriola.eus
BBK Live jaialdiak langileak esplotatzen dituela salatu du LASek

Bilboko Bilboko Kontseilu Sozialistaren Laneko Autodefentsa Sareak BBK Live jaialdiko lan-baldintza prekarioak argitara atera nahi ditu, baira horien erantzuleak seinalatu. Horretarako, solasaldia antolatu du uztailaren 2an.


Galdakao-Usansoloko eta Gernika-Lumoko ospitaleetako “prekaritatea” salatu du ESK-k

Sindikatuak adierazi du bi ospitale horietan behin-behinekotasunean daudela langile gehienak, eta ordezkapenak ez direla bermatzen; ondorioz, langileen lan-karga areagotzen dela. Gehitu du larrialdi zerbitzuetan “gainkarga” dagoela.


Sergio Ayucar (BSH): “Prozesuari eustea oso gogorra izaten ari da; mediku-bajak bikoiztu egin dira”

Eskirozko BSH lantokia ixteko asmoa plazaratu zutenetik lan taldearen mediku-bajak bikoiztu baino gehiago egin direla salatu dute gaur: "Abenduan prozesua hasi zenean lan taldearen %4 zegoEn bajan, orain %13 baino gehiago dago", adierazi du Sergio Ayucar BSHko langile... [+]


Non daude kaparrak?

Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]


Lan heriotzak salatzeko Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritza blokeatu du LABek

Aurreko astean lan istripuen ondorioz sei behargin hil zirela salatzeko, 60 bat lagunek Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzako sarrera blokeatu dute. Ertzaintzak bertan zeuden pertsonak identifikatu ditu. LAB sindikatuaren zenbaketaren arabera, dagoeneko 26 dira aurten... [+]


Atxondon hildako langilea “diru-gosearen” biktima izan dela salatu du AHT Gelditu!-k

AHT Gelditu elkartearen esanetan, AHTren obretan asteartean izandako heriotza bezalakoen atzean "esklabotza-baldintzak" eta "tratu arrazista umiliagarri eta iraingarriak" baino ez daude. Atxondoko Udalak gertatutakoa ikertu eta argitzeko eskatu du. AHTko obretan... [+]


2025-05-29 | ARGIA
Asteko laugarren langile hila, Bilbon, teilatutik erorita

Ostegun goizean hil da langilea, Bilboko José María Ugarteburu kalean. Astelehenean bi langile hil ziren, Andosillan (Nafarroa) eta Atxondon (Bizkaia), eta asteartean beste bat Amurrion (Araba).


Lan heriotzak ez normalizatzeko deia zabaldu du Aiaraldeko Greba Batzordeak

Dozenaka lagun elkartu dira gaur arratsaldean Aiaraldeko Greba Batzordeak (SOS Aiaraldea) Tubos Reunidoseko lan heriotza salatzeko deitutako mobilizazioan. Laneko heriotzen "odolustea" salatu eta egoera ez normalizatzeko deia luzatu dute.


Eragozpenak errepidean

Pasa den asteko berria dugu: Irunen 67 urteko garraiolari bat hil zen, kamioia kargatzen ari zela. Errepidean izan balitz, “eragozpenak errepidean” entzungo genuke; ondoren, baxu antzean, “kamioilari bat hil da istripuan”. Gipuzkoa aldean trena hartzea... [+]


Inko Iriarte (LAB): “Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz”

"Prebentzio neurriek egiten dute huts behin eta berriz", salatu du LAB sindikatuko lan osasunerako Nafarroako arduradun Inko Iriartek. Atzo izan zen azken lan heriotza. Andosillako lantoki batean karga gainera erorita zendu zen 49 urteko errioxarra. Hamaika egunean... [+]


2025-05-27 | ARGIA
Azpikontratatutako langile bat hil da Amurrion teilatutik behera erorita

Tubos Reunidos enpresan ari zen lanean eta teilatutik behera erorita hil da, sindikatuek jakinarazi dutenez. azken honekin 22 dira 2025ean hil diren langileak.


Eguneraketa berriak daude