Sanferminak amaituta, Iruñerriko autobusek greba utzi dute, irailera arte

  • Zerbitzu minimoek eragin handia izan dute Iruñerrian jaietan. Negoziazioan aritu dira, baina ez dute akordiorik erdietsi. Normaltasunez jardungo dute udan, eta irailean berrartuko dituzte lanuzteak.


2025eko uztailaren 15 - 12:30
Iruñerriko billabesa autobusak. Navarra Televisión
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Normaltasunera itzuli dira Iruñerriko autobusak, billabesak. Zerbitzu minimoetan egon dira uztailaren 2az geroztik, greba mugagabera deitu zuelako langile batzordeak, eta horrek ageriko eragina izan du sanfermin jaietan. Orain, behin jaiak amaituta, langileek erabaki dute normaltasunera itzultzea. Baina batzordeak jakinarazi duenez, baliteke lanuzterik egitea udan, edo "ekintza konkreturen bat". Euskalerria Irratiak jaso duenaren arabera, uztailaren 24an elkarretaratzea eginen dute mankomunitatearen egoitzaren parean, 10:00etan, "lan baldintza duinen eta kalitatezko zerbitzuaren alde" mobilizatzeko prest daudela oroitarazteko eta borroka ez ahazteko.

Irailean berrekingo diete mobilizazioei, behin udako oporrak igarota, "are indar handiagoz". Ez dute zehaztu orain arteko eran egingo diren, edota lanuzte puntualak izango diren.

Batzordea "pozik" agertu da langileen inplikazioarekin, "indarrez" nabari direlako. Astelehen honetan, gehiengo zabalak erabaki du greba momentuz gelditzea; LAB sindikatua bakarrik geratu da grebarekin segitzeko jarrerarekin –laugarren indarra da ordezkari sindikaletan–. 


Greba kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Kontsultatu Hemeroteka berria
1919tik gaur arteko aldizkari guztiak online
150.000 orrialdetik gora dira, euskaraz eta Euskal Herriari idatziak. Mende bat baino gehiagoz, Euskal Herriko historiaren lekuko eta euskal kazetaritzaren eragile izan da ARGIA. Ondare hori euskal komunitate osoaren zerbitzura jarri dugu lizentzia libreekin.