Angela Merkel Alemaniako kantzilerraren alderdiak, Batasun Kristau-Demokratak (CDU), Armin Laschet aukeratu du alderdiaren buru izateko. Laschetek Norbert Röttgen eta Friedrich Merz hautagaiak izan ditu aurrean.
2018an, CDU Batasun Kristau-Demokrata alderdiko buruzagi izaten jarraitzeari uko egin zion Angela Merkelen konfiantzako Annegret Kramp-Karrenbauer-ek. Horrenbestez, larunbatean, urtarrilaren 16an, alderdiaren timoia hartzeko hautagaiak lehian izan ziren: Armin Laschet, Norbert Röttgen eta Friedrich Merz. Armin Laschet, Ipar Renania-Westfaliako landerraren presidentea nagusitu da.
Laschet, hiru hautagaien artean Merkelen ildoa ordezkatzen duen kidea da. Bigarren itzulian nagusitu zaio Friedrich Merz eskuindarrari. Hirugarren hautagaia, Norbert Röttgen zentrista, kanpoan geratu zen lehen itzulian. Alderdiak dituen 1.001 ordezkarietatik Laschetek 521 boto lortu ditu eta 466 Merzek.
Alderdiko buru izendatuak irailaren 26ko hauteskunde orokorretan Angela Merkelen tokia har dezake. Ez da hautagai segurua, izan ere, CDUk koalizio kidea du, Bavierako CSU Batasun Sozial Kristaua, eta elkarrekin adostu beharko dute hauteskundeetarako nor aurkeztu. Koalizio kideak ez du oraindik bere hautagaia ezagutarazi.
Xuban Zubiria ARGIAko blogariak analisi mamitsua idatzi zuen bozketa bezperan. Hautagaien nondik norakoak azaltzeaz gain, alderdiaren buru berriak Europan izan dezakeen pisu politikoaz aritu da, Angela Merkelen tokia hartu eta Alemaniako kantzilerra izan baitaiteke. Hemen duzue artikulua: Europaren etorkizuna CDU alderdiaren buruzagi berriak baldintzatuko du. Merkel badoa, eta orain zer?
Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du Auzitegi Nazionalak 2022ko otsailean jarritako 24 urteko zigorra. Epaiketan erabilitako bere testigantza bost egunetan torturatua izan ondoren egindakoa dela argudiatu zuen Iratxe Sorzabalek, baina Auzitegi Gorenak torturatua izan... [+]
Gipuzkoako Foru Aldundiak aldi baterako enplegua egonkortzeko enplegu publikoaren eskaintza egin du. Plazak lortzeko hautaketa-prozesuen oinarri orokorren, oinarri espezifikoen eta deialdien aurka errekurtsoa aurkeztu du Elkartu-k.
Azkene lau urteetan, desgaitasuna duten pertsonentzako aparkalekuen erabilera desegokia salatzeko, sare sozialetara argazkiak igotzen zituen Juan Larretaren ekimenak egunero. Orain, amaitutzat eman du ekintza hau herritarrek zuzenean egiten dutelako #OkupasMotorizados traola... [+]
Ezker Abertzaleko militantzia batzeko asmoa dute, herrigintzaren inguruan gogoeta egin eta aurrez ezarritako sei eremu estrategikoen helburuak finkatzeko.