Lasa eta Zabalari buruzko filma grabatzen hasi dira

  • 1983an GALek bahitu, torturatu eta hil zituen Joxean Lasaren eta Joxi Zabalaren inguruko filma grabatzeari ekin dio Pablo Malo zuzendariak. “Modu errealistan” kontatu nahi du gertatutakoa, thriller politiko baten eginez.


2014ko urtarrilaren 28an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Malo, zuzendaritza une batean. (Arg: euskadi.net)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Donostian, Tolosan eta Baionan filmatuko du, zazpi astetan –Donostiako La Cumbre jauregian, hain zuzen ere bi gazteak torturatu zituzten lekuan, ezingo du grabatu, baimenik ez diotelako eman–.

Antzezleei dagokienez, argitara eman da jada pantaila handian azalduko diren aktoreen zerrenda: Unax Ugaldek izango du paper garrantzitsuenetako bat, Iñigo Iruin abokatuarena; harez gain, Oriol Vila, Francesc Orella, Aitor Mazo, Pep Tosar eta Ricard Sales aktoreek ere parte hartuko dute.

2.000.000 eurotik gorako aurrekontua du filmak. Joanes Urkixok idatzi du gidoia eta Pascal Gaignerenek sortu du soinu banda. 

Gertatutakoa errealismoz

Malori elkarrizketa egin zion DiarioVascok produkzioaren xehetasunen berri jakiteko, ARGIAn pasarte esanguratsuenak itzuli genituen.

Lasa eta Zabalaren senideek obrarekin izan duten lotura azaldu zuen orduan zuzendariak: “Senideetako batek esan zigun ongi iruditzen zitzaiola filma egitea, baina ez duela ikusteko asmorik. Kezkatu egiten nau benetan gertatutako historia kontatu beharrak eta protagonistek senideak dituztela jakiteak. Hau ez da The Sopranos-en atal bat, benetako zerbait baizik”

Irudi gogorrak saihestuko ez dituela argi eduki zuen hasieratik, ordea: “Historia errealista egin nahi dut. Badakit geroz eta sinesgarriagoa izan, are mingarriagoa izango dela”. 


Zinema kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 20
Berriketa gutxi
Tripako minez

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...