Lan asistentzialak


2021eko urtarrilaren 27an - 08:51
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Bizi dugun testuinguru sozialaren gaineko analisia partekatu nahiko nuke, horren eraldaketari nire esparrutik ekarpen politiko bat egitearren. Orokortasun hori gainditzeko egin beharreko analisiak hartzen duen dimentsioaren jakitun izanik, eta bere konplexutasunean ez galtzearren, nire ekarpena emakumeon auzitik abiatuko dut. Gaurkoan, konkretuki, garrantzia hartu duen eta hartuko duen gai baten inguruan arituko naiz: lan asistentzialak; edo, bestela esanda, lan merkatutik at egin ohi diren lanak.

Lan asistentzialak bi multzo nagusitan banatuko nituzke, osotasunean betetzen duten funtzioaren arabera. Alde batetik, lan indarraren erreprodukzioa bermatzeko funtzioa betetzen duten lanak daude: otorduak prestatzea, etxea deskantsurako eroso mantentzea, garbiketa lanak, erosketak eta abar. Bestetik, mendekotasunak dituzten pertsonen biziraupena bermatzeko funtzioa betetzen duten zaintza lanak ditugu: familiako haurrena, pertsona nagusiena edota bizitzako oinarrizko jarduerak autonomoki egiteko ezintasunen bat duten pertsonena. Lan horiek guztiek bi ezaugarri nagusi dituzte: batetik, ezinbestekoak dira norbanakoaren zein gizarte antolaketaren biziraupenerako; eta, bestetik, lan banaketa sexualaren arabera egituratuta daude.

"Lan indarraren erreprodukzioa eta pertsona dependenteen biziraupena bermatzeko funtzioak betetzen dituzte zaintza lanek, eta bere sozializazioaren alde borrokatzea dagokigu"

Lehenengo ezaugarriari helduz, osotasunean jarri behar dugu arreta, nola eta noren lanaren kontura erreproduzitzen diren jakiteko. Gizartearen biziraupena unean uneko ekoizpen moduaren araberakoa da. Egungoak forma kapitalista du, eta langileon lan indarra boterea dutenen kapital metaketara bideratzen da. Fenomeno horrek ez du etenik, sistemak etengabe duelako eskuragarri lan indar esplotagarria. Halaber, kapitalak ezinbestekoa du lan indar hori beti efizientea izatea, eta, horretarako, beharrezkoa du baita ere langileok gure lan indarra berritzeko janaria erostea eta prestatzea, behar afektibo zein psikologikoak asetzea, min fisikoak baretzea eta abar. Azken horiek ere lanak dira, baina ez dute gainbaliorik sortzen, ez dira produktiboak kapitala akumulatzeko; ordea, ezinbestekoak dira langileek etengabe lan indarra saltzen jarraitu ahal izateko. Hortaz, lan indarraren erreprodukzioa bermatzeko funtzioa duten lan horiek dira sistema kapitalista betikotzen dutenak.

Berdina gertatzen da hasieran aipatutako mendeko pertsonen zaintza lanekin; une jakin batean produktiboak ez diren pertsonen ardura langileok hartzen dugunez, sistemak lan horien kostua aurrezten du, eta etorkizunerako lan indarra bermatzen.

Gainera, kontuan hartu behar dira baita ere lan asistentzialen fenomeno horrek testuinguru bakoitzean pairatzen dituen aldaketak, inplikazio zuzenak baitituzte lan horien egileengan eta hartzaileengan. COVID-19ak ekarri duen pandemia egoera eta azaleratu duen krisi ekonomikoa dela eta, alor ekonomikoaren, sozialaren eta politikoaren berrantolaketa gertatzen ari da. Horrek ekarri du lan indarraren esplotazio formak perfekzionatzea (lan baldintza malguak, kaleratzeak...) eta orain arte eskaintzen ziren zerbitzuetako askoren pribatizaziorako joera. Horietako asko bertan behera gerarazi dituzte, edo beste batzuekin ordezkatu.

Finean, Kapitalak fase berri hau erabiltzen du gainbalioa forma berri baten bidez eskuratu ahal izateko. Alabaina, lan asistentzialak etxean konfinatzen ditu, ezinezkoa zaiolako zerbitzuen eskakizun ekonomiko eta sozial berriak bere gain hartzea. Horrela, egituratu den lan banaketa sexualaren poderioz, ardura horiek emakume langileen gain geratzen dira, haien isolamendu sozial zein politikoa indartuz eta haienganako zapalkuntza erreproduzituz.

Horren aurrean, lan asistentzialen sozializazioa borrokatzea dagokigu. Baina ez forma merkantilizatua har dezaten, horrek ez baitio jendarte guztiari bermatzen zerbitzu horietarako irisgarritasuna, eta horrek ez baitu ekarriko sexuaren araberako lan banaketaren amaiera. Sozializazioaz ari naizenean, proletalgoaren interesei erantzungo dien zerbitzuen antolaketari egiten diot erreferentzia; hau da, guztiontzako eskuragarriak izango diren kalitatezko zerbitzuez ari naiz, eta, zehazki, emakumeok lan karga horretatik askatuko gaituen antolaketa sozialaz.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


2025-09-10 | Nekane Txapartegi
Zenbat arantza Arantzak

Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]


Bizipenak

Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]


2025-09-10 | Iñaki Barcena
Parte izan, parte hartu eta parte eman

Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]


2025-09-10 | Tere Maldonado
Nire garuna ote naiz? (eta II)

Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]


Teknologia
Teknologia bizigarriak?

Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.

Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]


Desberdintasunen garrantzia nazioarteko politikan

Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]


2025-09-10 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Udako postalak

Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]


2025-09-04 | Joseba Alvarez
Dena blokeatu!

Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.

Izan... [+]


Barkoxeko pastoralaz

Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.


2025-09-03 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Progre

Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]


‘Txoloak, sudakak, moroak, payoponiak’

Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]


2025-09-03 | Castillo Suárez
Maitasunaz

Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]


Eguneraketa berriak daude