Interes-tasen igoera: “Langabezia handitu dezake, baina egin behar duguna egingo dugu”

  • Europako Banku Zentralak %2ra igo du ditu interes-tasak. Azken hilabeteetan hirugarren aldiz jarraian igoera handi bat egin du, inflazioari aurre egin nahian. Horrek, baina, hipoteketan eta herritarren poltsikoetan eragiteaz gain, atzeraldi ekonomikoa sor dezake aditu askoren ustez, eta langabezia gehiago ere bai.

Christine Lagarde EBZko lehendakaria eta Luis de Guindos lehendakariordea, Frankfurten osteguneko prentsaurrekoan (argazkia: EBZ)

2022ko urriaren 28an - 10:01
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Christine Lagarde Europako Banku Zentraleko (EBZ) buruak ostegunean iragarri du interes-tasak %0,75 gehiago igoko dituztela eta, hortaz, %2an jarriko dira. 2009tik mailarik altuenean jarri du diruaren prezioa Frankfurtek, eta hori azkenaldian goia jota dagoen inflazioari aurre egiteko dela dio.

Lagardek azaldu duenez, ildo beretik jarraituko dute gainera, eta "bileraz bilera" ikusiko dute interes-tasak igotzen segi edo ez. Euren mandatua zein den gogorarazi du EBZko buruak: "Prezioen egonkortasuna". Hala, inflazioa %2an egon arte politika berarekin jarraituko dutela dio –gaur egun boskoiztu egiten du portzentaje hori–.

Lagardek onartu du interes-tasak igotzeak ekonomia kaltetu eta atzeraldiaren arriskua sor dezakeela; horrek "langabezia gehiago ekar dezake etorkizunean, baina egin behar duguna egingo dugu", adierazi du.

Interes-tasen igoerak zuzenean eragingo die hipoteka bat duten herritarrei, bankuek Euribor indizea igoko baitute prezioen igoeren zama herritarren bizkar jarriaz. Soilik Espainiako Estatuan ia 15.000 milioi euro igaroko dira herritarren poltsikoetatik bankuen diru-kutxetara, artikulu honetan azaldu genuen bezala.


Herritarren pobretzea kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.