Paris 365: Iruñeko Udalaren migrazio politikek “erakartze efektuaren diskurtsoa” barneratu dute

  • Fundazioak 650 lagun ingururen elikadura bermatzen du urtean. Erakundetik diote azkeneko bi urteetan laguntzarik gabe geratu diren pertsonak artatu ahal izan dituztenak baino gehiago izan direla.

Paris 365 elkarteko jantokia, Iruñeko Alde Zaharrean (Argazkia: Paris 365)

2023ko abenduaren 01an - 13:43

Iruñeko Paris 365 elikagaien biltegi eta jangela solidarioak 2022ko datuak biltzen dituen memoria aurkeztu du gaur. Prentsaurrekoa probestuz, gainera, azken bi urteetako “pobreziaren gorakadaren” atzean dauden kausak aztertu dituzte Josean Villanueva Oyarzábal, Oihana Barrios Salinas eta Myriam Gómez-García fundazioaren bozeramaileek. Ezagutzera eman dituzten datuen arabera, 672 pertsonen elikadura bermatu zuten iaz eta aurten 586rena dagoeneko. Beraz, urte amaieran 650 ingurura hurbilduko direla aurreikusi dute.

Dena den, argitu dute egungo egoeraren daturik adierazgarriena honako hau dela: pandemiaz geroztik, jantokian zerbitzatutako otorduak %43 igo dira, arreta jaso duten pertsonen kopurua %35 jaitsi den bitartean. Zergatik? Orain zailagoa delako pobreziaren atalasea gainditzea eta, hortaz, erabiltzaileek denbora luzeagoan egoten dira Paris 365en laguntza jasotzen. Horregatik, GKEan geroz eta erabiltzaile gehiago dago aldi berean, baina geroz eta baliabide gutxiagorekin.

“Nafarroako pobreziaren adierazleek argazki autokonplazientea erakusten digute, baina Nafarroan pobrezia bizi duena beste erkidego batzuetan bezain pobrea da”, azaldu du Villanuevak. “Kausen azterketan ezin ditugu kanpo faktoreak alde batera utzi, hala nola koronabirusa, Ukrainako gerra edo migrazio-fluxuak. Era berean, ezin ditugu ahaztu Atzerritartasun edo Etxebizitza legeak, ezta bazterkeria egoeran dauden pertsonek baliabide publikoak eskuratzeko duten ezintasuna. Irtenbidea borondate politikoan datza”, kritikatu du presidenteak.

Zailtasun guztiak gorabehera, 2022an beste urte batez Paris 365 gai izan da laguntza bila joan ziren “pertsona gehienen” oinarrizko elikadura eta janzteko beharrak asetzeko. Horregatik, zabaldutako oharrean eskerrak eman dizkiete boluntarioei, langileei, erabiltzaileei, emaileei eta bazkideei.

Hala ere, gogoratu dute Paris 365 “desagertzeko helburuarekin jaio zela”, eta, “jantokitik eta biltegi solidariotik kanpo, justizia sozialaren helmuga hori are gehiago urrundu dela 2023an”. Batez ere, hau nabarmena da gazte etorkinen eskubide urraketari dagokienez, azpimarratu dute. “Paris 365ek eta beste kolektibo sozial batzuok hilabeteak daramatzagu salatzen politika publikoak askotan erakartze efektuaren logikatik egiten direla, eta ez harrera efektuaren logikatik. Zoritxarrez, gaur egun gure baliabideek ez dute aukerarik ematen sistema publikoak beren kasa abandonatutako pertsona guztien eskaerari erantzuteko”.

Deia gizarteari

Izan ere, fundazioaren diru kutxak ere nabaritu du krisialdia, eta 2020tik dohaintzak %45 gutxitu dira. “Egungo egoeran, Paris 365 proiektua independentzia ekonomikoarekin gauzatzen jarraitzeko, finantzaketa handiagoa behar da”, adierazi du Villanuevak. Oso modu errazean, www.paris365.org webgunean posible da unean uneko dohaintza bat egitea edo bazkide gisa izena ematea. Kuotaren aldizkakotasuna eta zenbatekoa librea da.

 

 

 

Elkarteko ordezkariak ostiral honetan jantokian emandako prentsaurrekoaren ondoren. (Argazkia: Paris 365)

 

 

 

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herritarren pobretzea
Austeritatearen itzulera
Arau fiskal berriei baietza eman diete Bruselan eta murrizketa sozialei atea ireki

Europar Batasuna pandemia aurreko zerga arau zorrotzetara bueltatzeko bidean da, Europako Parlamentuak estatu kideek duten defizita eta zorpetzea mugatzeko neurri fiskal berriak onartu ostean. Ecofinek 2023 urte amaieran erabakitakoari jarraiki, austeritate eta murrizketa... [+]


2024-02-13 | Gedar
Bost urtean, ia bikoiztu egin da seme-alabarik eduki nahi baina ezin duten gazteen kopurua EAEn

Urte gutxiren buruan lanik aurkituko dutela uste dutenen kopurua 20 puntu beherago kokatzen da bost urteren ostean. Norberaren gogobetetzearen balorazioari dagokionez, 10 puntu jaitsi da 2015etik.


Oxfamen txostena 2024
Bikoiztu egin dituzte fortunak munduko bost aberatsenek azken hiru urteetan

Egunero milioi bat dolar xahutuko balitu bost aberats horietako bakoitzak, 476 urte beharko lituzkete aberastasun guztia agortzeko. Era berean, 2020tik hona, munduko 5.000 milioi pertsonaren erosahalmena murriztu egin da. Oxfam GKEaren aurtengo txostenaren emaitzak dira.


2023-09-15 | Gedar
Ikasleen erdiak egiten dute otordu bat gutxiago Frantziako Estatuan, diru falta dela-eta

Berokuntzari edo higiene-produktu batzuei ere uko egin behar diete ikasleen ia erdiak, Cop1 erakundeak argitaratutako ikerketa baten arabera. %25ek 50 euro baino gutxiago izaten dituzte eskura, alokairua eta tasak ordaindu ondoren.


Testuliburuak berrerabiltzen al dituzte zure eskolan?

DBH 4ko sei testuliburutan 223 euro ordaindu ditu Ainhoak, lau liburu aurtengo edizioak, gainerakoak berrerabiltzeko aukerarik gabe, "ez familian, ez lagunartean, ez bigarren eskuko plataformetan". Testuliburuen mailegutza edota bigarren eskuko azokak ugaritu badira... [+]


Eguneraketa berriak daude