Bost urtean, ia bikoiztu egin da seme-alabarik eduki nahi baina ezin duten gazteen kopurua EAEn

  • Urte gutxiren buruan lanik aurkituko dutela uste dutenen kopurua 20 puntu beherago kokatzen da bost urteren ostean. Norberaren gogobetetzearen balorazioari dagokionez, 10 puntu jaitsi da 2015etik.

Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2024ko otsailaren 13an - 06:59
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Urtetik urtera gorabeherak egon arren, gazteen etorkizunarekiko aurreikuspenak beheranzko joera izan du azken hamarkadan. Hala baieztatzen dute datuek: Eusko Jaurlaritzak urtero kaleratzen du Aurerra begira txostena, eta gazteek euren buruaren egoeraz duten balorazioa biltzen da bertan, bai eta etorkizunera begira dituzten aurreikuspenak ere. 2023ko txosteneko datuek erakusten dutenez, egoerak okerrera egin du azken hamar urteetan, eta, gazteen iritziz, ez du hobera egingo datozenetan.

2019an %92k uste bazuten bost urteko epean lana topatuko zuketela, 2023rako, %72k baino ez dute hori uste

Egoera pertsonalari, gazteenari eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egoerari dagozkien adierazleak bost puntu beherago kokatzen dira 2019arekin alderatuta. Norbere zoriontasunaz galdetzean, eta horretarako ikasketak, familia, denbora librea edota osasun mentalaren aldagaiak kontuan harturik, 10 puntu jaitsi da balorazioa 2015etik.

Halaber, seme-alabarik edukitzeko asmoa izan arren, laurdenak baino gehiagok (%26) adierazi zuten gaur egun ezinezko dutela, nagusiki, arrazoi ekonomikoak direla medio. 2017arekin alderatuz, ia bikoiztu egin da egoera hori aipatzen dutenen kopurua, orduan %14koa baitzen.

Bestalde, etorkizunari buruz galdetzean, datuek ez dute hobera egiten: 2019an %92k uste bazuten bost urteko epean lana topatuko zuketela, 2023rako, %72k baino ez dute hori uste. Hau da, 20 puntuko beherakada izan da. Datu hori emantzipatzeko aukeretan ere islatzen da: urtebeteko epean emantzipatu nahiko luketen arren, %43k diote gurasoekin bizitzen jarraitu beharko dutela edo, independizatzea lortu badute ere, beren borondatearen aurka, etxera itzuli beharko direla.

%12k lana mantenduko zutela uste zuten, baina baldintza okerragoekin; 2018an, ia erdiak (%7) zioten hori bera

Galdeketa egiterakoan, soldatapeko lanean ari zirenen artean, %27k iritzi zioten urtebete igaro baino lehen galduko zutela lana; alegia, 2018an baino %4 gehiagok. Beste %12k, ordea, lana mantenduko zutela uste zuten, baina baldintza okerragoekin; 2018an, ia erdiak (%7) zioten hori bera. Datozen bost urteetan euren egoera orokorra hobetuko ote den ere galdetu zieten inkestatuei, eta gazteen %59k erantzun zuten baiezkoa. 2018an, %75ek egin zuten.


Gizartea kanalean gehiago
2026ko otsailaren 18
Teknologia
Nor da nor?

2026ko otsailaren 18
Pribilegioa

2026ko otsailaren 18
Europako nekazaritza politikak
Nekazarien iragarritako heriotzaren kronika

Eguneraketa berriak daude
Rojavan da euskal delegazio sozial bat eta ARGIA bertan da
Jarraitu webgune honetan nondik norakoak.
Kurdistango gatazka isilaraziaz bertatik bertara informatuko dugu egunotan, Lander Arbelaitz kazetariaren bitartez.