LABek dio “munduko zilegitasun osoa” duela langileen interesak defendatzeko, Osakidetzakoak izan ala ez

  • Jon Darpon sailburuak egindako adierazpenei ohar baten bidez erantzun die sindikatuak.


2018ko irailaren 6an - 11:17
Jon Darpon prentsaurrekoa ematen
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Asteazkenean egindako adierazpenetan LAB eta ESK sindikatuen aurka jo zuen Jon Darpon Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak. Esan zuen ESK-k ez duela ordezkaritzarik mahai sektorialetan eta LABek %13 besterik ez duela. “Mahai sektorialean parte hartzen duten sindikatuen %87ak ez du inolako errekurtsorik aurkeztu” azpimarratu du.

LABek uste du Darponek haien zilegitasuna auzitan jarri nahi duela eta horretarako “modu ezin makurragoa” erabili duela. Salatu du hirugarren sindikatua dela Osakidetzako ordezkaritzaren arabera. Aldiz, EAEko bigarren sindikaturik handiena dela nabarmendu du LABek eta nahi izanez gero Estatu Administrazioen Mahai Orokorrean parte hartzeko eskubidea izango lukeela. Sailburuari erantzukizuna  desbideratzen saiatzea egotzi eta bere dimisioa emateko eskatu dio.

Kaltetuek Omega ekimena aurkeztu dute

Osakidetzako EPEetako kaltetuak elkarrekin harremanetan jartzeko proiektua da Omega. Facebook eta Twitter kontuak eta webgune bat jarri dituzte martxan beraiekin harremanetan jartzeko.

"Osakidetzan eta gure zerbitzuetan denbora luzez 'macho alfak' jaun eta jabe izan dira eta horri bukaera bat eman behar zaio", adierazi dute. “Baina aldaketa hori ez da etorriko kamikaze batzuen burugogortasunetatik soilik” gaineratu dute. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruzurra Osakidetzan
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!