Kutxabanken “likidazioa” salatuko dute EAEko hiriburuetan

  • Kutxabank “zerbitzu publiko eta gizarte ekintzako” erakunde gisa likidatzen ari direla salatu dute zenbait gizarte eragilek eta sindikatuk.


2014ko maiatzaren 05ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Aurrezki eta kredituak gizartearen ongizaterako proiektuetan inbertitzeko eta Kutxabanken pribatizazioa atzera botatzeko eskatuko dute EAEko hiriburuetan deitutako mobilizazioetan.

Maiatzaren 6an Bilbon, 13an Gasteizen, eta 20an Donostian, finantza erakundeen izaera soziala garatzeko eskaera kaleratuko dute herritarrek, “Euskal Herrian finantza sistema publikoa, gure aurrezkiak ez ukitu” lemapean.

Eragileen esanetan, Kutxabanken egungo arduradunen asmoa euskal aurrezki kutxek urtetan bildutako aurrezpenak “akziodun eta espekulatzaileen eskuetan” uztea da. Diotenez, horrek dirua etxebizitza eta alokairua bezalako gizarte inbertsioetara bideratzea eragotziko du.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutxabank
2023-05-11
Antón Arriola (Kutxabankeko presidentea):
"Kutxabankek Euskadiko mugetatik kanpo hazi behar du"

Eguneraketa berriak daude