Kutxabanken pribatizazioaren aurkako martxa deitu dute ELAk eta LABek

  • Ekainaren 21ean Kutxabanken pribatizazioaren aurkako manifestazioa deitu du gehiengo sindikalak. Bilbon izango da hitzordua.


2014ko maiatzaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Kutxabanken pribatizazioaren kontra maiatzean egindako protesta (argazkia: LAB).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Adolfo Muñozek eta Ainhoa Etxaidek jakinarazi dutenez, bi sindikatuez gain, 20 erakunde sozial eta sindikal baino gehiagok babestuko dute manifestazioa.

Euskal kutxen bankarizazio prozesuan “atzera martxa” egiteko exijitu nahi dute mobilizazioaren bidez. Sindikatuetako ordezkarien ustez, "gezurra" da Kutxabanken pribatizazioa derrigorrezkoa denik eta uste dute haren gaineko kontrol publikoa indartzea beharrezkoa dela.

Euskal finantziazio sistema publikoa eraikitzea eskatu dute. “Euskal Herriko aurrezkiak eta kredituak kudeatzea ahalbidetuko duen" sistema publikoa eskatu du gehiengo sindikalak, "pertsonen eta gizartearen mesedetan”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutxabank
2023-05-11
Antón Arriola (Kutxabankeko presidentea):
"Kutxabankek Euskadiko mugetatik kanpo hazi behar du"

Eguneraketa berriak daude