Kutxabankeko presidente ohi Mario Fernandezi sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote

  • Bizkaiko auzitegiak Kutxabankeko presidente ohia, Cabieces eta Alcortaren kontrako epaia eman du. Zigorrak leunagoak dira fiskaltzak eta herri akusazioak egindako eskariak baino.


2017ko martxoaren 20an - 13:16
Mario Fernandez (erdian) artxiboko irudi batean.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Mario Fernandez Kutxabankeko presidente ohiari sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio Bizkaiko auzitegiak bidegabeko jabetzeagatik. Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko ordezkari ohiari berriz, urtebeteko zigorra ezarri dio eta Rafa Alcorta abokatuari beste sei hilabetekoa, delitu beragatik.

Bizkaiko Auzitegi Probintzialeko seigarren sekzioak epaitu ditu hirurak, Kutxabanketik 243.592 euroko ordainketa irregularrak egin zituztelakoan, Alcortaren abokatu-bulegoaren bitartez.

Fiskaltzak bi urteko kartzela zigorra eskatzen zuen Alcorta eta Cabiecesentzat administrazio desleialagatik, eta hiru urtekoa Fernandezentzat, bidegabeko jabetzearengatik. Herri akusazioak berriz, hiru urte eta erdiko kartzela eskatu zuen Espainiako Gobernuaren ordezkari ohiarentzat eta abokatuarentzat; eta bi urte eta hiru hilabetekoa Kutxabankeko buru ohiarentzat.

Epaiketaren ibilibidea errepasatzeko egindako adierazpenetan, herri akusazioan aritu diren LAB, ESK, Steilas, Bizkaiko EHNE eta HIRU sindikatuek, Pentsionistak Martxanek eta EKA kontsumitzaileen elkarteak adierazi zuten auzi hau “euskal gizarteari egindako espoliazioaren” parte dela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutxabank
2023ko maiatzaren 11
Antón Arriola (Kutxabankeko presidentea):
"Kutxabankek Euskadiko mugetatik kanpo hazi behar du"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!