Stop Kaleratzeak plataformak agerraldia egin du Eusko Jaurlaritzan, Kutxabankek gauzatutako hipoteka-maileguen salmenta salatzeko, eta horrek eragindako egoeraren aurrean Jaurlaritzari zenbait eskakizun helarazteko; besteak beste, salmentaren eraginez gauza daitezkeen etxegabetzeen aurrean, kaltetutako familiei alternatibak eskaintzea exijitu diote.
Stop Kaleratzeak plataformako bi kidek, Kutxabankek gauzatutako hipoteka-zorren salmentak kaltetutako bi pertsonarekin batera, hitza hartu zuten asteartean Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren aurrean. Helburua: Kutxabankek egindako salmenta eta haren eragina salatzea, eta Eusko Jaurlaritzari eskakizunak helaraztea.
Uztailean 2.500 hipoteka-mailegu saldu zizkion Kutxabankek Zima Finances inbertsio-funtsari, 250 milioi euroren truke. Bankuak "toxiko" gisa kalifikatutako zorrak ziren, hala deitzen baitzaie bankuaren begietara osorik kobratuak izateko probabilitate murritza duten zorrei. Hala, zorrari aurre egin ezinik zebiltzan hainbat familiaren maileguak gainetik kendu ditu Kutxabankek, horiek bezeroen zorra baino merkeago salduz funts putreari. Hala azaldu zuen Stop Kaleratzeak plataformak urrian, salmentaren berri izan eta gutxira: "Banku guztiak ari dira zor berankorrak funts putreei saltzen, bezeroen zorraren oso azpitik dagoen prezioan. Baina Espainiako Auzitegi Gorenaren 728/2020 epaiak zordunei eragozten die beren zorra erostea funts putreari saldua izan zaion prezio irri-egingarrian. Hala, bada, bankuek eta funts putreek irabazten dute, eta hipotekatutako jendeak galtzen du". Izan ere, behin maileguak funts putreen eskuetara pasata, etxegabetze-demandak aurkezteko eta familia kalteberak kalean uzteko aukerak areagotzen dira, bankuen kasuan ez bezala, Bankuen Praktika Onen Kodea ez delako funts putreei aplikagarria.
Kutxabanken salmentak 2.500 zorduni eragin die, eta horien artean daude EAEko hainbat familia. Horregatik, plataformak bi eskakizun zuzen egin dizkio Jaurlaritzari: familia horien zaurgarritasun egoeraren aurrean duen erantzukizunaz ohartarazteko azarotik aurrera Kutxabankeko zuzendari izango den Anton Arriola Bonetari, batetik; eta bestetik, 2015eko Etxebizitza Legea beteaz, etxegabetuak izateko arriskuan egotera pasako diren familiei alternatibak eskaintzea, etxebizitza parke publikoa baliatuz.
Ohartarazi dutenez, gainera, Kutxabank eta beste zenbait bankuk beste hipoteka-mailegu sorta bat saltzeko asmoa dute Lezama Proiektua deiturikoaren bidez, eta horrek zaurgarritasun egoerara bultzatuko lituzke beste hainbeste familia.
Lezama Proiektuak, Kutxabankek urrian gauzatutako salmentak nola, hainbat hipoteka-mailegu sorta berean salduko lituzke. Hipoteka-maileguak sortaka saltzeak maizterrei eroslehentasun-eskubidea eta atzera-eskuratzeko eskubideaz ukatzen die, Espainiako Auzitegi Gorenaren epai batean oinarrituta. Maniobra garbi azaltzen du Kaleratzerik Ez plataformako Rosa Garcíak Jaurlaritzan egindako hitzartzearen zati bat jasotzen duen bideo honetan:
Hoy al mediodía, nuestras compas Rosa y Salva, junto con dos afectadas, ha explicado en el Parlamento Vasco lo que supone la venta de hipotecas por Kutxabank al fondo buitre Zima finances.
¡Es inadmisible! pic.twitter.com/9tyesbumOk
— Kaleratzeak STOP Desahucios Donostia (@STOPdonostia) November 15, 2022
https://twitter.com/STOPdonostia/status/1592588192397819905?s=20&t=vtMvZhDtaIk2srh1dzjAf
https://twitter.com/STOPdonostia/status/1592588192397819905?s=20&t=vtMvZhDtaIk2srh1dzjA2008ko higiezinen-burbuilaren eztandaren parekorik gerta ez dadin, eta eztanda hark eragindako albo-kalteak berriz ez pairatzeko, Espainiako Kongresuan ordezkaritza duten alderdiei eskatu die Bankuen Praktika Onen Kodea modu zabalagoan aplikatzeko neurriak bultzatzea, funts putreei ere Bankuen Praktika Onen Kodea betearaztea exijitzeko.
Herritarren etxebizitzak funts putreen eskuetara pasatzeak dakarrenaren adierazle da Azora Donostian egiten ari dena. Vascongada higiezinen-agentzia erosi ondotik, Azora funts putreak burofaxak helarazi die hainbat maizterri, alokairu kontratuaren akaberaren berri emanez. 2020an erositako etxebizitzetako maizterren kontratuak eta baldintzak mantentzea adostu zuten arren Eneko Goia alkatearekin, emandako hitza hautsi du Azorak: azaroaren 3an Groseko zortzi bizilaguni burofaxa helarazi zien kontratuen akaberaz ohartaraziz, eta Inquilinos Azora eta Stop Kazeratzeak plataformak berriki salatu dutenez, ordutik igo egin da Azoraren burofaxa jaso duten Groseko auzokideen kopurua.
"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.
18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]
Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]
AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]
Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]
Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]
Ostiral arratsaldean (ekainak 27) egindako agerraldian, Etxebizitza sindikatuak elkartasuna adierazi die etxegabetuko dituzten zortzi errefuxiatu familiei, tartean adin txikikoak daude, eta haien egoera salatu du.
Duela urtebetetik duen aldi baterako harrera proiektua eten diote familia bati, eta bestea joan den astean etxegabetu zuten, inolako jakinarazpenik jaso gabe. Auzoan Bizi etxebizitza sareak agerraldia egin du ostegunean Txagoko Komunitate Sarearekin eta Federico Baraibar... [+]
Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.
Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]
Ekainaren 6an Presidente Autonomikoen Konferentzia egin zen Bartzelonan, Pedro Sánchez eta Felipe VI.a erregea –emeritu ustelaren oinordekoa, beti da ona gogoraraztea– buru zirela. Isabel Díaz Ayuso faxistak uko egin zion Salvador Illaren eta Imanol... [+]
Iruñeko Alde Zaharrean, San Lorenzo kalean, pasa den astean bertan behera utzi zuen etxegabetzea Espainiako Poliziak, hura galaraztera bertaratu baitziren ehun bat herritar. Asteazken honetan, lehen orduan, Polizia eta Iruñeko Udaleko gizarte zerbitzuak heldu dira... [+]
Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.
San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.