Kutxabankek ez du auzitegian Mario Fernándezen kontra egingo

  • Bankuaren administrazio kontseiluak erabaki du Cabieces auzian akusazio gisa ez aurkeztea.


2015eko otsailaren 25ean - 13:28
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Administrazio kontseilua (EAJ, PP eta PSEren ordezkariez osaturik) Bilboko epailearen eskariz bildu da. Hala, Mario Fernándezen ustezko delituaren berri fiskaltzari eman zion organoak orain ez du presidente ohiaren kontra egingo auzitegietan. Kutxabankek Mikel Cabieces Espainiako delegatu ohiari emandako 243.000 euroak itzuli zituen Fernándezek irregulartasun horren berri eman ziotenean, eta bankuak berak onartu du ez dela "galera ekonomikorik" egon.

Orain fiskalaren eskuetan dago auziarekin aurrera jarraitzea, naiz eta jadanik esana duen "galera ekonomikorik" ez egoteak ez duela esan nahi deliturik egon ez denik. Baina kaltetuaren akusaziorik gabe auzia artxibatzea errazagoa luke Fernándezek.

 


Kutxabank kanalean gehiago
2023ko maiatzaren 11
Antón Arriola (Kutxabankeko presidentea):
"Kutxabankek Euskadiko mugetatik kanpo hazi behar du"

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.