Kutsadura akustikoa egotzita isuna jarri diote Barakaldoko Oxinorte enpresari

  • Barakaldoko Udalak 11.800 euroko isuna ordaintzea eta gauez hiru hilabetez ixtea exijitu dio Bizkaiko enpresari. Abuztuaren amaieratik txistu etengabe, desatsegin eta jasangaitza igortzen du inguru zabalean entzuten dena.


2024ko azaroaren 26an - 12:13
Auzokideek gogor salatu dute enpresak sortzen duen zarata.. Seguridad KIMIKA
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Zarataren Legearen arau-hauste larriagatik, eta inguruko bizilagunei sortzen dizkien arazoengatik jarri dio isuna Barakaldoko Udalak. Oxinorte Gas-ek Udalaren zigor jakinarazpena jaso duenetik 15 egun ditu egokitzat jotzen dituen agiri eta alegazio guztiak aurkezteko.

Enpresak hiru hilabetetan zehar, iluntzeko hamarretatik goizeko zazpiak bitartean, ezingo ditu erabili zarata “jasanezina” sortzen duten fabrikako instalazioak.

Zarataren asteroko neurketak egin eta aurretiaz eskatutako dokumentazioa aztertu ondoren abiarazi da astelehen honetan prozedura. Barakaldoko Udalak zein Eusko Jaurlaritzak adostu dituzte hartu beharreko neurriak. Premiazko neurriak hartzeko mozioa osoko bilkuran onartu eta bi hilabetera hartu dute arazoari aurre egiteko erabakia.

Hala eta guztiz, Amaia del Campo Barakaldoko alkateak, onartutako prozeduraz eta isunaz gain, bigarren espediente bat irekitzeko eskatu du: “Zoritxarrez, zaratak bere horretan jarraitzen duelako eta ez delako konpondu”. Udalak ziurtatu duenez, arazo honi amaiera emateko eskura dituzten tresna juridiko eta legal guztiak erabiliko ditu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ekonomia
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!