PKK-ko buruzagi baten arreba atxilotu du Turkiako Gobernuak, zapi kurdu bat eramateagatik

  • Dersimeko Mazgirt barrutiko fiskalaren ikerketa bati aurre egin behar izan dio Serap Mutlu emakume kurduak, amaren hileta-elizkizunean hori, Kurdistango koloreak zituen zapia jantzita eramateagatik.


2019ko urtarrilaren 18an - 11:13
Turkiako Gobernuak zapi kurdoa eramateagatik atxilotu duen Serap Mutlu. Argazkia: @anfenglish
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kurdistango Langileen Alderdiko kide Mazlum Doğan politikariaren arreba nagusia da Mutlu. Oasa den astelehenean atxilotu zuen Turkiako Poliziak. Fiskalaren bulegoan deklaratu ostean, Istanbuleko auzitegi batera eraman zuten. "Kurdistango Langileen Alderdia sustatzea" egotzita, Mutlu espetxeratzeko agindua eman zuen epaileak.

Mutlu Istanbuleko Bakırköy barrutian dagoen emakumeen espetxera bidaliko dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turkia
Eguneraketa berriak daude