Kristau Eskola eta sindikatuek akordiotik urrun jarraitzen dute

  • ELA, STEILAS, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak, Kristau Eskola patronalarekin bilduko dira ostiralean. Azken orduko aldaketarik ezean, asteazkenean hastekoa den hamar eguneko greba deialdiari eutsiko diote.


2019ko urtarrilaren 11n - 10:09
Azaroa amaieran Bilbon egin zen manifestazioa.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

EAEko eskola erlijiosoetako lan gatazkan ez da akordio zantzurik nabari. Patronalak duela egun gutxi helarazi zuen azken proposamena, “gutxiegizkotzat” jo zuten sindikatuek. Berria egunkariak jakin duenez, patronalak ez du proposamen berririk aurkezteko asmorik gaurko bileran. Horrela balitz, mobilizazioekin jarraituko dutela aipatu dute sindikatuek.

Sindikatuen eskarien artean, langileen soldatak-igotzea, irakasleentzako ordu osagarriak izatea eta ikastetxe batek itxiz gero, beste eskola batean lanpostua mantentzeko hitzarmena sinatzea daude.

Eskariak “ulergarriak” diren arren, gastu horiei aurre egiteko behar bezain diru ez dagoela zehaztu du Kristau Eskolak. Mikel Ormazabal patronaleko zuzendariak adierazi duenez, “langileen erosahalmena jaistearen eta lan zama igotzearen arazoak konpontzeko, finantzazio publiko handiago behar dugu”.

Eskoletako langileek sei egunez egin dute greba dagoeneko aurtengo ikasturtean. Gurasoek kezkaturik jarraitzen dute, zenbait eskola egun airean dauden ikusita.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!