Klubak jokalariei sexu-abusuen kasua “gezurra zela” eta “isilpean mantentzeko” esan ziela adierazi du Lointekeko jokalari ohi batek

  • Angie Bjorklundek urrian utzi zuen Lointek Gernika kirol-taldea. Instagram bidez adierazi du arrazoia klubeko entenatzaile Mario Lópezen kasua izan zela.


2023ko abenduaren 21an - 11:05
Angie Bjorklund, Lointek Gernika saskibaloi taldeko jokalari ohia. // Argazkia: Federacion Española de Baloncesto

Gernikako Lointek saskibaloi taldea inguratu duen zurrunbiloaren erdian, lehen aldiz hitz egin du gaiaren inguruan taldeko jokalari batek, Angie Bjorklundek. Bjorklund pasa den urrira arte Lointek Gernikako jokalari zen, eta taldea uzteko zituen arrazoiak argitaratu ditu bere Instagram kontuaren bidez emandako adierazpenetan.

Lointekeko jokalari ohiak argi adierazi du klubarekin bildu zela hainbat bilera egiteko eta bere kezka adierazteko. Bjorklundek azpimarratu du helarazi ziela arduradunei lan-giroan ez zela “gustura eta seguru” sentitzen: “Hori adieraztea ez al zen nahikoa izan?”. Halaber, nabarmendu du gogor borrokatu zela klubeko zuzendaritzarekin, Mario López bere postutik kendu zezaten: “Berak geratzeko eskubidea zuela esaten zidaten”. Bjorklundek salatu du kirol-taldeak esan ziela sexu-abusuen salaketa “gezurra” zela, eta denek “isilpean” gorde behar zutela.

Oihartzun handia izaten ari da Gernikako Lointek saskibaloi taldearen auzia. Iragan astean klubeko entrenatzaile Mario López atxilotu zuten jokalari bati sexu-abusuak egiteagatik, eta ordutik kasuaren kudeaketaren inguruko bertsio kontrajarriak eman dituzte Gernika-Lumoko Sare Feministak eta Lointek kirol-taldeko arduradunek. Sare Feministak adierazi du uztailean bildu zela klubarekin salaketa helarazteko eta neurriak hartzeko, baina klubak esan du beraiek orain arte “ez zekitela ezer”. Mugimendu feministak klubak auzian izan duen “konplizitatea” salatu du, orain arte neurririk hartu gabe.

Lehen partida Gernikan

Asteazkenean, abenduaren 20an, izan zuten lehen partida Gernikan, kasua igandean argitara atera ostean. Maloste Kiroldegian jokatu zuten Kangoeroes talde belgikarraren aurka. Partida hasi baino lehen, saskibaloi taldeko zuzendaritza eta jokalariak elkartu dira “Gehiagorik ez” leloa idatzita zuen pankarta batekin. Hainbat zalek bere haserrea agertu zuten harmailetatik karteletan zituzten hainbat mezuren bitartez, kirol-taldeak kasuan izan duen kudeaketa “txarra” salatzeko.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Sexu Erasoak
Epailearen aurrera eraman dute bikotekide ohia giltzaperatu eta eraso egiteagatik atxilotutako gizona

Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz, eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak urruntze agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko. Astelehen goizean atxilotu zuen Ertzaintzak, eta... [+]


2024-03-15 | ARGIA
Gizon bati Iruñerriko institutu batean eta saltoki batzuetan emakumeak grabatzea leporatu diote

2023ko urrian jarritako salaketa baten harira, gizonaren etxeko gailu informatiko eta elektronikoak ikertzen ari da Foruzaingoa, eta material horretan aurkitu dituzte institutu bateko emakumeen komunetan egindako grabazioak, eta hainbat saltokitako aldageletakoak. Adimen... [+]


Lau urteko kartzela zigorra ezarri diote 41 urteko gizon bati Iruñean, bikotekideari sexu erasoak egiteagatik

Zortzi urtean ezingo da bikotekide ohiarengana hurbildu eta 5.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.


Bi gizon atxilotu dituzte Galdakaon, sei adingaberi sexu erasoak egitea egotzita

Polizia-ikerketa zabalik dago eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela. Antza, "opariak" ematen zizkieten trukean.


2024-02-13 | ARGIA
Bi gizon atxilotu dituzte Tolosan eta Ibarran, hiru sexu-eraso egitea egotzita

28 eta 37 urteko bi gizonezko atxilo hartu ditu Ertzaintzak, bata Tolosan eta bestea Ibarran. Biktimetako bi adin txikikoak dira.


Eguneraketa berriak daude