Kirolean haur eta nerabeek jasaten dituzten indarkerien rankingak

  • Montse Martín, Viceko (Katalunia) Unibertsitateko kirol karreran irakasle da. Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta, apirilaren 6an hitzaldia eman du Donostian eta bertan azaldu ditu Europan sei herrialde egiten ari diren ikerketa honen emaitzak: Kirolean adin txikikoek jasaten dituzten indarkeria ezberdinen prebalentzia eta ezaugarriak. Hitzaldiaren laburpena artikulu honetan jaso dugu. Jarraian, aztertu dituzten bost indarkerietan egin dituzten galdera zehatzak eta Espainiako estatuko elkarrizketatuek eman dituzten erantzunak:


2022ko maiatzaren 02an - 06:00

Europako sei herrialdetako unibertsitate eta kirol erakundek aurrera eraman dute CASES (ingelesez, adin txikikoen abusua kirolean, Europako estatistika) ikerketa. Bost indarkeria motez galdera zehatz hauek egin dizkiete Espainiako estatuan 1.472 kirolariri. 18-30 urte bitartekoak dira, baina haien haur eta nerabe garaian izandako esperientzietatik erantzuteko eskatu zaie, ea egoera zehatz hori jasan duten edo ez. Pertsona horietatik, indarkeria motaren bat jasan dutenak 1.149 dira (%78) eta gehien jasandako indarkeria psikologikoa da. Kirolean ohikoenak diren indarkerien rankinga izan daiteke honako hau:

 

Indarkeria psikologikoa kirolean: "Ez ninduten zoriondu nire ahalegin eta lorpenengatik"

1.-Ez ninduten zoriondu nire ahalegin eta lorpenengatik: %42,3ak erantzun zuen hori jasan izana.

2.-Umiliatu ninduten edo gutxiago sentituarazi: %38.

3.-Ez ikusia egin zidaten edo baztertu egin ninduten: %36,5.

4.-Nire itxura kritikatu zuten, tartean pisua, arropa edo gorputz forma: %32,6.

5.-Oihu egin zidaten, iseka, mehatxu edo ahoz jazarri ninduten: %24,2.

6.-Eskatu zidaten, edo agindu, edo behartu, oso maila altuan errenditzea, errealista ez zenean: %22,7.

7.-Oihu egin zidaten edo mehatxu nire errendimenduagatik, edo ez nuelako entrenatu/aritu/jokatu nahi: %21.

8.-Kanporatua izan nintzen taldetik, edo horrekin mehatxu egin zidaten, nire errendimenduarekin eta jarrerarekin zerikusirik ez zuen gairen batengatik edo ongi azaldu ez zidaten motibo batengatik: %12,2.

9.-Hasberrien frogetan parte hartzera behartu ninduten umiliatzeko edo gutxiesteko: %10,5.

Indarkeria fisikoa kirolean: "Kastigu gisa ariketa fisikoa egiten jarri ninduten"

1.-Kastigu gisa ariketa fisikoa egiten jarri ninduten: %29.

2.-Kolpe, zaplako, astindu, bultzadizo edo bestelakorik jaso nuen: %17,6.

3.-Gaixo edo lesionatuta nengoela jokatzera behartu ninduten, nire osasunaren kalterako zen intentsitate edo maiztasunean: %15,8.

4.-Nire pisua edo tamaina kontrolatzeko substantziak hartzera behartu ninduten: %9,4.

5.- Hasberrien frogetan parte hartzera behartu ninduten, hauek fisikoki kalterako izanik (paliza, lepoa estutzea, alkohol gehiegi edatea...): %8,6.

Negligentzia kirolean: "Seguruak ez ziren baldintzetan lehiatzera beahrtu ninduten"

1.-Seguruak ez ziren baldintzetan lehiatzera behartu ninduten, baldintza klimatiko muturrekoetan, edo osasuna eta segurtasuna kontuan hartzen ez den lekuetan: %17,3.

2.-Nire jarduera segurtasunez egiteko behar den ekipamendurik ez zidaten eman: %16,3.

3.-Nire oinarrizko ongizatea bermatzeko beharrezkoa den babesik ez zidaten eskaini: %13.

4.-Modu desegokian gainbegiratu ninduten eta nire osasuna arriskuan jarri zuen: %12,8.

5.-Behar izan nuenean ez nuen arreta mediku egokirik jaso: %11,9.

6.-Eskolan kale egitera bultza ninduten beste jarduera batzuk egiteko: %10,8.

Kontakturik gabeko indarkeria sexualak kirolean: "Begirada lizunak jasan nituen"

1.-Begirada desegoki edo lizunak jasan nituen: %21,7.

2.-Iruzkin lizun eta sexualak entzun nituen. Adibidez, txantxa sexualak, nire gorputzari buruzko iruzkinak, nire gizontasun edo emetasunari buruzko irainak: %20,2.

3.-Norbaitek erakutsi zizkidan genitalak, bularrak, ipurdia...: %13.

4.-Irudi, mezu, edo bideo sexualak ikustera behartu ninduten: %8.

5.- Hasberrien frogetan parte hartzera behartu ninduten, sexuarekin lotuta baina kontaktu fisikorik gabe: %7,5.

6.-Irudi, bideo edo mezu sexualak sortzera eta partekatzera behartu ninduten beste batzuekin batera: %7,5.

7.-Norbaitek nire irudi edo bideo sexualak sortu zein zabaldu zituen: %7,3.

8.-Biluztera eta nigan sexu jolasak egitera behartu ninduten, beste bati plazer emateko: %6,6.

Kontaktudun indarkeria sexuala kirolean: "Musu eman zidan edo musu ematera behartu ninduen"

1.-Norbaitek musu eman zidan edo beste bati musu ematera behartu ninduen: %10.

2.-Kontaktu genitala izan nuen norbaitekin (masturbazioa ere tartean): %9.

3.-Sexu bajinala edo anala praktikatu nuen (objektu edo pertsona batekin): %8.

4.-Norbaitek sexualki ukitu ninduen edo norbait sexualki ukitzera behartu ninduten: %7,6.

5.-Hasberrien frogetan parte hartzera behartu ninduten, sexuarekin lotuta eta kontaktu fisikoarekin: %7,3.

6.-Sexu orala praktikatu nuen (eman edo jaso): %7,3.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adingabekoen eskubideak
2024-03-08 | ARGIA
Espainiako Eliza Katolikoak 1.000tik gora pederastia kasu aitortu ditu

Espainiako Eliza Katolikoak onartu du adingabeei egindako 1.057 sexu-gehiegikeria gertatu direla Elizan. Urteetan abusuak gertatu izana ukatu du edo kasuei garrantzia kendu die. Duela gutxira arte, Espainian salaketa gutxi zeudela edo salaketarik ez zegoela defendatu du Elizak... [+]


Haurren eta nerabeen aurkako sexu-abusu kasuak atzemateko protokolo berriak eskatu ditu Gasteizko Legebiltzarrak

Neurri eta gomendioak biltzen dituen txosten bat aurkeztu du Legebiltzarreko batzordeak; esaterako, Osakidetzan, ikastetxeetan eta Ertzaintzan protokoloak berrikusteko eta eguneratzeko premia.


Indarkeria sufritzen duten hamar adingabeetatik zortzi neskak dira

Save the Children erakundeak adigabeen kontrako sexu erasoei buruzko sententziak aztertu ditu. Datuok soilik “icebergaren punta” direla azpimarratu dute, kasuen %15a baino ez baitira salatzen.


2023-09-24 | Estitxu Eizagirre
Entrenatu gaitezen indarkeria ez erabiltzen

Kirola ahalik eta jende gehienek eta ahalik eta urte gehienetan egitea mesede da gizarte osasuntsu baterako. Baina ikerketen arabera, kirola egiten duten hamarretik ia zortzik indarkeria egoeraren bat jasan du. Izan daitezke irainak, oihuak, kolpeak, zigor fisikoak, arretarik... [+]


Eguneraketa berriak daude