Neguaren agurra zainzurien (Asparagus officinalis) emanak borobiltzen du. Eder askoak jaten ari gara oraintxe. Heldu ahosabaiaren erronkari, eta jarri landare batzuk baratzearen bazter batean. Ez dago barazki errazagorik. Eta hogei urtez izango dituzu zainzuri freskoak, neguaren amaiera eta batez ere udaberria gozatzeko. Oraintxe landatzen dira sustrai zarpak. Sustrai horiek landarearen elikagai erreserbak izango dira, eta, urtea joan urtea etorri, eguna luzatzen sentitu bezain pronto eta giroak laguntzen duenean, kimu samurrak sortuko dituzte. Kimu asko hartzeko, eman ongarritik erruz, urtean bitan onena. Badakizu, eman eta hartu. Maiatzaren amaiera arte kimuak moztu eta jan. Hortik atzerakoak utzi hazten, sustraiak janariz bete ditzaten. Hotzarekin horitzean, moztu, eta kimu berrien zain eseri. Maiatzean kimuak mozteari uztean eta adarrak horituta moztean ongarritu.
Zainzuriari kimuak jaten dizkiogun antzera, landare askorenak jan daitezke. Adibidez, lapa-belarrarenak (Arctium lappa). Honek beste izen batzuk ere baditu: lapaitza, amanu, belaun-belar, iraxkor, apo-xatar, karlotx, lapatxa-belar, lapata, lapatin, maite-belar, orkatz-belar eta urre-burusi ere esaten zaio, eta haren fruituak: orkatz, ohoin, lapagarratz eta abar. Horren zurtoin eta hosto berriak oso onak omen dira. Aurten dastatu behar ditut. Gure oiloek larratu edo bazkatzen duten sailetako bat lapa-belarrez josita dago. Oiloek ez dute ukitu ere egiten. Belar ia denak jaten dituzte, asuna (Urtica dioica) eta lapa-belarra dira bazkalekuan nabarmen geratzen direnak, oso-osorik. Asuna bezala egosita jan beharko dugu, hasteko, Erdi Aroan hala jaten omen zuten-eta. Gogoan izan: hosto eta zurtoin berri bigunak. Sator lanetan hasi nahi izanez gero, sustraiak ere jaten zaizkio: berriak gordinik eta zaharrak egosita. Denak dastatu beharko ditugu.
Lapa-belarrak bizi den lurraren ezaugarri asko adierazten ditu. Materia organiko ugariko lurretan hazten da, batez ere landareetatik eratorritako materia organiko oso zaharra dutenetan. Lur horren pHa 5,5 eta 6,5 artekoa izango da maizenik, eta kaltzio, potasio eta magnesiotik ondroso izango du. Horiek onak izan daitezke, baina txarretik ere azaltzen du: aziendak, makinak edo dena delakoak zanpatu eta trinkotutako lurra, lur itoa. Beraz, lapa-belarra asentatua dagoen lurra oro har baratzegintzarako egokia dela esaten ari zaigu, jarduera biologiko biziko lurra dela, onddo, bakterio, zizare eta abarrez ondo jantzia.
Baratze horretan landarea bera ere erabili ahalko dugu: hostoen minda mineralizatzaile ona da oso (ur litroko 100 gramo hosto); sustraiak egositako urak intsektuak uxatzen ditu. Eta, esan bezala, barazki jangarria da, baita sendabelarra ere.
Loratu da. Kostata baina loratu da, bai, arkakaratsa (Rosa spp.). Lore arin, mehe, hegalari itxurakoa da, arrosa bat da eta lorea ere arrosakara eta zuriaren arteko kolorea du. Urtero loratzen da lurrin fina zabalduz. Lore horiek destilatu egiten dira, ia erabat kosmetikan eta... [+]
Duela egun batzuk Zeraingo mendietan nenbilela, gorpu bat topatu nuen bidearen erdian. Lehen aldia zen halakorik ikusten nuela, eta kosta zitzaidan identifikatzea. Bere tamaina txikia ikusita, kume bat izan behar zuela pentsatu nuen; baina oker nenbilen. Munduko ugaztun... [+]
David de Blasek abiatutako proiektua da Azpigorri Ahuntz Txorizoak, eta izenak argi uzten duenez, azpigorri arrazako ahuntzekin ari da lanean. “Urteetan industrian aritu nintzen lanean, baina pandemia garaian artzain eskolara joan nintzen, eta ikasketak amaitutakoan... [+]
San Roman auzoko jaietan bost neska adingaberi ukituak egiteagatik 18 urteko mutil bat atxilotu zuen Ertzaintzak Muxikan (Bizkaia). Udalak eta herriko Mugimendu Feministak elkarretaratzea deitu dute asteartean 20:30erako.
Ipurdia belztu egiten zaio. Tomate (Solanum lycopersicum) alea sano-sano ikusten da, landarean zintzilik, goitik behera begiratzen baitiogu. Buruz behera edo hankaz gora jarriz gero ipurdia beltz-beltz azalduko du. Ipurdian txanpon baten antzeko beltzune borobila, oso beltza eta... [+]
Hamabost urte baino gehiago daramatza martxan Bizkaiko Kimuak ernamuinduen proiektuak, baina hasierako bultzatzaileak erretiratu dira eta erreleboa hartu berri dute Mikel Landa Luzarragak eta Asier Iñigo Oraindik. Ernamuindutako kimu freskoak ekoizten dituzte batik bat,... [+]
Lurreko bi heren baino gehiago ura da; ur horretatik %96, ozeanoetako ur gazia. Eguzki izpiak ozeanoetako lehen 200 metroko sakonerara heltzen dira, eta bertan bizi dira munduko arrantza industriak ustiatzen dituen espezie ia guztiak. Aitzitik, zientziak gehiago erreparatu izan... [+]
Askorentzat uda soinuaren egilea da hegazti hori eta, seguruenik, hau dela eta mila izen ditu Euskal Herrian. Hauetako batzuek bere ‘txrriiii-txrrriiii-txrriii’ kantu deigarriari egiten diote erreferentzia: txirritxori, zirringilo, irrigo edo kirrilo, adibidez. Beste... [+]
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]
Natura aspaldi deuseztatu genuen. Hori da gure kultura, natura deuseztatzea. Oinarrian, nekazaritzaren kultura, goldearen kultura, kultibatzea, berezko natura deuseztatzea da. Guk nahi ditugun mozkinak eta etekinak jezteko moduko “natura” dugu gurean.
Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki lelopean, parte hartzera eta kaleak ikurrinaz betetzera dei egin du herri mugimenduak.
BiziLagunEkin desazkunde turistikoaren aldeko Donostiako plataformak ekainaren 15erako deitu du manifestazioa, Europa Hegoaldeko beste hainbat hiritako eragileek bezala. Turistifikazioa salatu eta hiri eredu alternatiboa aldarrikatuko dute.
Umetan aitarekin ikasi zuen Unai Zabala Zubelzu txaramarrak hurritz makilak egiten. “Perretxikotara joaten ginen bezala, makilak egitera ere ateratzen ginela gogoratzen dut, hamar bat urte nituela edo hasi izan nintzen”, dio. Urteekin, aitak jarduna utzi zuen, baina... [+]