Kepa del Hoyoren omenez milaka lagun batu dira Galdakaon

  • 8.400 lagun bildu dira (GARA-ren zenbaketaren arabera) larunbatean Kepa del Hoyoren heriotza salatzeko Sortuk, Ernaik eta LABek deitutako manifestazio nazionalean.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko abuztuaren 07a

Astelehenean Badajozeko espetxean hildako presoa azkena izan dadila eskatu dute manifestazio hasieran LABeko Igor Arroyok eta Ernaiko Lur Albizuk. Borrokan jarraitzeko beharra azpimarratu du Albizuk “preso eta iheslari guztiak etxean egon arte”.

Manifestazioaren amaieran ekitaldian Peru Del Hoyo presoaren semeak esker hitzak eskaini dizkie bertaratutakoei. Aitarekin zuen harreman pertsonalaz hitz egin du: “Keparen amets guztiak berarekin hil dira. Horregatik nahi ditugu preso guztiak etxean. Nire aitaren heriotza azkena izan dadila”.

 

 

Sortuko Arkaitz Rodriguezek ere hartu du hitza. PPren gobernua egin du heriotzaren erantzule, eta gogora ekarri du EAJk eta PSOEk diseinatu zutela sakabanaketa politika. Presoei mezua helarazi nahi izan die ere: “Ez zaituztegu bakarrik utziko sekula”. Bakea eta askatasuna lortzeko Ezker Abertzaleak borrokan jarraituko duela adierazi du.

Herritar Batasunak deituta, 50 lagun batu dira ordu eta leku berean “lelo eta pankarta propioekin”. Ezker Abertzalearekin kritiko diren hainbat talde batzen ditu mugimenduak.

 

 

 

(Arg: @Ernaigazte)

 

 

 

 

 

 

(Arg.: @ernaigazte)

 

 

 

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Euskal preso politikoak  |  Sortu  |  LAB  |  Ernai  |  Galdakao

Euskal preso politikoak kanaletik interesatuko zaizu...
Presoen aldeko oihua

Urteroko zita bihurtua da jende askorentzat urtarrileko manifestazioa. Lelo batekin ala bestearekin, milaka lagunek baliatzen dute urtez urte euskal preso politikoen korapiloa askatu beharra sentitzen dutela erakusteko. Urteetako immobilismoaren ostean, Frantziako gobernuak 25 eta Espainiakoak 11 preso hurbildu dituzten arren iaz, egoera berriz ere geldirik dela salatu dute antolatzaileek. “Ez dugu ez ulertzen ez onartzen”, adierazi dute.


2019-01-17 | ARGIA
Sare
"Grande-Marlaskaren hitzak zuhurtziaz hartzen ditugu, ez datoz bat ekintzekin"

Preso, iheslari eta errefuxiatuen eskubideen aldeko Sare Herritarrak, sakabanaketaren inguruan Espainiako Gobernuko Barne sailburuak egindako adierazpenei erantzun die, eta Bilbo nahiz Baionako manifestazio jendetsuen ostean, euskal presoak hurbiltzeko "urgentziaz eta prozeduraz" hitz egiteko beharra azaldu du.


Angela Davisek euskal preso politikoei babesa adierazteko baliatu du eman behar zioten sari bat kendu izana

"Palestinako preso politikoak babesten ditut, babesten ditudan bezala egungo Euskal Herriko preso politikoak, Kataluniakoak, Indiakoak eta munduko beste hainbat lekutakoak", adierazi du, New York Timesen irakur daitekeenez.


Euskal presoen eskubideak defendatzeko aldarri egin dute milaka lagunek Bilbon eta Baionan

85.000 lagun inguru bildu dira larunbatean Bilbon eta Baionako manifestazioetan. Euskal presoen eskubideen defentsan, hitza betetzeko eta ekiteko eskatu diote Frantziako eta Espainiako Gobernuari.


ARGAZKIAK | Milaka lagunek "orain presoak" aldarrikatu dute Bilbon eta Baionan

Beste urte batez, milaka lagun bildu dira Baiona eta Bilbon euskal preso politikoen alde deitutako manifestazioan. Goiburua "Orain Presoak" izan da. Bilboko argazkiak Dani Blancoren eskutik, Baionakoak Ibai Arrietaren lana.


2019-01-11 | Mikel Asurmendi
Frantziako Justizia ministro Nicole Belloubet
"Presoen politika Frantziako Justiziak kudeatzen du, ez beste inork"

Frantziako Gobernuaren politika aldaketa nabaritu zen iaz, Espainiako politikaren aldean behintzat. Espainian ez bezala, euskal preso politiko andana aurreratua izan dira Euskal Herritik hurbil diren espetxetara.


Larunbatean Bilboko eta Baionako manifestazioetara batzeko dei egin dute, bake integrala lortzea "denon ardura" baita

Bi manifestazioak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira, La Casillatik eta Errepublika plazatik. “Elkarbizitzarako ezinbestekoa da ezberdinen batasuna”, adierazi dute Orain Presoak dinamikako kideek.


Ernairen gutuna Euskal Preso Politikoei
Gazteok zuekin gaude!

Kaixo adiskideak:

Zer moduz hasi duzue negu hurbila? Guk, zuek ongi dakizuen bezala: lan eta lan. Zuetako asko bahiturik zeundeten Ernai sortu zenerako. Gehienok ez gaituzue zuzenean ezagutzen eta gutxi batzuek baino ez dugu zuek ezagutzeko aukera izan. Denek izango zenuten prentsan gure nondik norakoen berririk. Ehundaka kilometrok banantzen gaituzte, barrote hotzek edo hatz markez zikindutako kristalek. Hala ere, eta zuetako asko ezagutzeko aukerarik izan ez dugun arren, zuekin Euskal Preso,... [+]


2019-01-07 | ARGIA
Jaiki Hadiko medikuek larriki gaixo dauden preso guztiak kaleratzea eskatu dute

Jaiki Hadi elkartearen izenean Fernando Arburua, Mati Iturralde y Oihana Barrios agertu dira prentsaren aurrean beren kezka agertzeko espetxeetan gaixotasun larriak nozituz preso dirautenen egoeraz eta horiek guztiak berehala eta baldintzarik gabe kaleratzea eskatuz.


Gaixo dauden presoak aske uzteko baldintzak arinduko ditu Espainiako Gobernuak

Presoaren bizi itxaropena ez ezik, bizi kalitatea ere kontuan hartuko da aurrerantzean. Irizpide horiek preso guztiei aplikatzeko eskatu dute euskal eragileek.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude