Turkiako erregimenean ezkerretik eta herri kurduaren alde egindako ekimen politikoa jardun arriskutsua bada, gauza bera esan daiteke Ankararen politikaren aurrean kazetaritza kritiko egiteari buruz. Espainiako Estatuan bezala, komunikabide gehienek ez dute sistema kritikatzen, ez bada azaletik, kazetaritza independente eta konprometituak arrisku dosia dauka, are gehiago Kurdistanetik egiten bada.
Jin News-eko Amed-eko egoitzara egindako bisitak kazetari independenteen baldintzak erakutsi zizkigun ordu eskas batean. Jin News 2012an sortutako eta emakumeek kudeatutako online komunikabidea da. Genero ikuspegia eta emakumeen kontrako zapalketa moten salaketa oso presente daukate. Komunikabidearen egoitza ia 20 solairu dituen eraikin baten apartamentu bat da. Identifikazio-seinalerik ezak, azkar sartzeko eta irteteko argibideak eta itxigailu batzuetako ate blindatuak langileen eguneroko lana testuinguruan kokatzen dute. Komentatu zigutenez, informatzaileentzat urte gogorrenak 90. hamarkadakoak izan ziren. Garai horretan Turkiako Estatuaren errepresioa kurdu kutsua zeukan denaren aurka gupidagabekoa izan zen. 20 kazetari baino gehiago hil zituzten garai horretan. Gaur egun, informatzaileen desagertze fisikoa ohikoa ez bada ere, komunikabideen jazarpena, itotze ekonomikoa edota itxiera zuzena, baita kazetarien prozesatzea eta kartzelaratzea ere, erabilitako prozedurak dira. Izan ere, 2018ko urtarrilean 245 ziren espetxeratutako kazetariak, Stockholm Center for Freedom erakundearen arabera. Hori guztia populazio turkiarraren gehiengoan sakon eragin duen kriminalizazio-kanpainan kokatuta. Terrorismoaren propaganda egiteak hiru eta hamabi urte bitarteko espetxe zigorra dakar, eta hori da hain zuzen kazetaritza kurdua isiltzen saiatzeko gehien erabiltzen den akusazioa. Egin, Egunkaria eta Ardi Beltzaren itxierak eta euskal komunikabide batzuen langileen jazarpena aipatzen diegunean, ezagutzen dutela erantzun digute.
Guztiok esertzeko lekurik ez zegoen gela txiki batean, informatzaile kurduek azaldu ziguten Turkiako armadak eta talde jihadistek Afrin-en kontra egindako ofentsiban 200 bat kazetari atxilotu zituztela eraso horretaz informatzeagatik. Esan ohi da gerran lehenengo biktima egia dela. Honetan ere, erregimen turkiarrak ez zuen nahi lekuko deserosorik suntsitutako zonaldean. Bakarrik turkiar ikurra duten balkoiei eta umea besopean duten soldaduei argazkiak ateratzen dizkieten kazetari otzanak.
Informazioaren profesionalek aurre egin behar dioten beste oztopo bat gobernuak kazetari-kredentzialak ukatzea da, lanbide honetara gehitu nahi duten pertsona berrien lana nabarmenki zailtzen duena. Kontatu zigutenez, akreditaziorik gabe informatzeko lanetan ibiltzeak espetxean bukatzea ekartzen du sarri, momentuan aldean eramandako materiala galtzeaz gain. Kexa honekin batera beste ardura bat, kritikarekin nahastua: Europako kideengandik jasotako elkartasun urria.
Kasu batzuetan informazioaren aurkako presioa eta zentsura irrigarri izateraino heltzen dira. Wikipedia-rako sarrera blokeatuta zegoela esan zigutenean, konprobatu behar izan genuen, ikusteko, benetan, horrela zela. Hain “arriskutsua” den horrelako webguneak sarrera ezindua bazuen, gauza bera gertatu behar zuen eduki politikoagoak dauzkaten beste web-ekin. Izan ere, Kurdistani buruzko edukiak dauzkaten hizkuntza askotako webguneak blokeatuta zeuden ere.
Kazetari taldearekin izandako bileraren ostean, bertsio ofizialarekin bat ez datorren edota bakearen eta elkar-ulermenaren alde egiten duen edozein testigantza isiltzeko saiakera ikusi ahal izan genuen berriz. Dayîkên Aşîtîyê (Bakearen aldeko amak) taldearen hamar kideetako baten etxean izandako topaketa hunkigarria izan zen. Emakume guztiek senitartekoren bat galdu zuten gatazkan. Beren zapi zuria buruan eta beren testigantzaren lasaitasun eta indarrarekin, Plaza de Mayoko amak eta amonak gogorarazten dituzte. Izan ere, haiekin kointziditu dute Zapiak Historiarako (2015) dokumentalean, Nora Cortiñas-ekin batera parte hartuz.
Afrin-en kontrako ofentsiba basatiaren eta eragindako biktimen deskribapen etsi baten ostean abisua heldu zen: poliziaren tanketa bat eta kalez jantzitako polizia batzuk eraikinaren azpian itxaroten ari ziren. Agur azkarraren ostean eskailerak jaitsi genituen, gure zain zegoen minibusean segituan sartzeko argibideak jasota. Baina alferrik izan zen. Poliziak gure bila joanak ziren eta ataritik atera bezain pronto haietako baten galdera motzak heldu ziren, ingelesez. Gure lagun kurdu baten bitartekaritzaren ostean eta polizia batek mugikorrarekin gure pasaporte guztiei argazkiak atera ondoren, joan ahal izan ginen. “Hau ohikoa da” komentatu ziguten lagunek. Jabetuak ginen horretaz. Jazarpena eta zentsura bezain ohikoa.
Bere buruzagi historiko Abdullah Öcalenek joan den astean Turkiako Imraliko espetxetik eskatutakoari men eginez, PKK Kurdistango Langileen Alderdiak ekin dio armagabetzeari. Ostiralean egin dute ekitaldia, Iraken menpeko Kurdistango Sulaimaniya hirian, eta 30 gerrilari... [+]
Abdulllah Öcalan PKK-ko buruak berriz ere eskatu du armak uzteko, Imrali espetxe barruan egindako bideo batean. Gerrillaren "oinarrizko" helburua egintzat eman du, eta ziurtatu du Turkia prest dela herri kurdua aitortzeko.
Egungo kurduerazko idazle esanguratsuenetakoa da Mizgin Ronak. Zortzi liburu ditu idatzita, bost eleberri eta hiru olerki liburu. 16 urte zituenean ihesera jo zuen, eta urte eta erdiren ondoren haren jaioterrian atxilotu zuten, Diyarbakirren. 1992an, 18 urte besterik ez zituela,... [+]
Antolakunde armatu kurduak bere 12. kongresuan hartu du erabakia, Abdullah Öcalan buruzagi historikoak otsailean eginiko eskaerari jarraituta. 1984an abiatu zuen PKK-k Turkiaren aurkako borroka armatua, eta Nazio Batuen Erakundearen arabera 45.000 hildako inguru eragin ditu... [+]
Lurrikara geopolitiko bat astintzen ari da Ekialde Hurbileko mapa. Anabasaren erdian, Abdullah Öcalanen bakerako azken deiak mahai gainean jarri du eskualdeko gatazka armatu zaharrena. Ez, aurrekariek ez diote bide ematen itxaropenari, eta historiaren trena inoiz baino... [+]
SDF kurduek gidatutako koalizioak eta Siriako Gobernuak su-etena adostu dute. SDFk Siria ekialdeko eta ipar-ekialdeko eremu zabala kontrolatzen du egun, eta hitzarmenak jaso duenez, gobernuaren esku geratuko da orain.
Abdullah Öcalan buruzagiak PKKri otsailaren 27an eskatu zion armak uzteko. Taldeak egin duen adierazpenean babes osoa agertu dio buruzagiari eta Öcalanek eskatutakoa betetzeko konpromisoa adierazi du.
Urteak iragan dira bere azken argazkia ikusi zenetik. 26 urte daramatza preso Abdullah Öçalanek Turkiako Imrali uhartean, "erakunde terroristako" buruzagitza egotzita. Ostegun eguerdian bere bideo bat ez, baina argazki berri bat zabaltzeko baimena eman du... [+]
Editore Kurduen Elkarteak abenduaren 22an egin zuen salaketa: azken hiru asteetan Turkiako agintariek kurduei buruzko 120 liburu, aldizkari, egunkari edo bestelako argitalpen debekatu dituzte, Duvar hedabide kurduak jakinarazi duenez.
Urtebete eta hamar hilabeteko zigorra ezarri diote PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren aldeko "propaganda2 egitea leporatuta. Canözerrek hamar urte daramatza kazetari lanetan. Tarte horretan sei bider aldiz miatu du bere etxea Turkiako Poliziak, bost aldiz atxilotu... [+]
2023ko abuztuaren 4an atxilotu zuten etxean Teherango Inteligentzia Ministerioko agenteek. Desagerrarazi eta gero, fisikoki nahiz psikologikoki torturatu zuten Evingo espetxean. Orain heriotza-zigorra ezarri diote, eta espetxekideek haren aldeko defentsa eskutitza argitaratu... [+]
Abdullah Öcalanek, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) buruzagi espetxeratuak, bere iloba Ömer Öcalanen lehen bisita izan du. Ia lau urtez ukatu dizkiote bisitak, telefono deiak eta kanpoaldearekiko komunikazio oro. Azken 25 urteetan ia erabateko isolamendu... [+]
Bi kazetari, Hêro Bahadîn eta Gulistan Tara, eta haien txofer zihoan Rêbîn Bekir lankidea, Hewraman eskualde kurduan dokumental bat egitera zihoazen. Beren autoa misil batek jo zuen. Bekir zorteduna izan zen, autoa sutan lehertu baino lehen, inpaktuak... [+]
Sebahat Tuncel Kurdistango politikaria da, Turkiaren menpeko lurretan. Hainbatetan egon da kartzelan kurduen askapen mugimenduaren parte izateagatik, eta Turkiako Parlamenturako diputatu gisa hautatu zuten lehen presoa izan zen, 2007an. 2016an espetxeratu zuten azkenengoz eta... [+]
Helikoptero eta gerra hegazkin turkiarrek betetzen dute zerua Irak iparraldeko kurduen zonaldean. Azken asteetako operazio militar handian 381 kokaleku bonbardatu ditu Turkiako Aire Armadak Kurdistango Eskualde Autonomoan. Turkiako Defentsa Ministerioak adierazi du “talde... [+]