Kazetari bat jo zuen mossoaren aurkako zigorra berretsi du Bartzelonako Auzitegiak

  • Daniel MC mossoak, Directa hedabideko kazetari Jesús Rodríguezen aurka "funtsik gabe" eta "haren segurtasuna erasotzeko"  egin zuela ebatzi du Bartzelonako Justizia Auzitegi Nagusiak (TSJC), eta bi urteko espetxe zigorra berretsi du.


2022ko martxoaren 21ean - 12:05
Azken eguneraketa: 2025-09-10 17:24
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

2016ko maiatzaren 25ean kolpatu zuen poliziak kazetaria, Banc Expropiat bezala ezaguna den Gràcia auzoko eraikinaren inguruan gertatutako liskarretan, ezer bortxazkoa edo erasokorra egiten ari ez zenean, epaiak berretsi duenez.

Hala, Auzitegiak bi urteko espetxe zigorra berretsi du Daniel MC Brigada Mugikorreko mossoarentzat, baita 7.265 euroko kalteordaina ere –eskuko hezur bat hautsi zion kazetariari–.


Polizia gehiegikeriak kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 11
Ertzaintzak herritar bat pistolaz apuntatu du eta lekukoak mehatxatu ditu
LEKUKOTASUNA | “Poliziak auzoan darabilen biolentziarekin nazkatuta nago”

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.