Kartelak jartzeagatik hainbat gaztek 6.750 euroko isuna jaso dutela salatu du Eraginek

  • Urtarrilaren hasieran Bilboko Alde Zaharrean jarritako kartel batzuen harira iritsi da isuna. Kartelak ostalaritzako lan hitzarmenean bildutako eskubideen berri ematen zuten. Prentsaurrekoa deitu dute ostegunerako, ostalaritzako langileekin batera.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko ekainaren 25ean - 08:13
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Twitter bidez aditzera eman dutenez, Eragin Bilboko gazte prekarioen asanbladako hainbat kideri 6750€ko isuna iritsi zaie, kartel batzuen harira. Urte hasieran ostalaritzan lan egiten duten hainbat gazte Eraginen bidez antolatzen hasi ziren, eta lehen pauso gisa, ostalaritzako hitzarmenean bildutako hainbat baldintzen berri informatzea erabaki zuten. Horretarako, hainbat kartel jarri zituzten Bilboko Alde Zaharrean, Eraginek adierazi duenez, eta horretan ari ziren hainbat kide identifikatuak izan ziren, udal gobernantzaren aurka joatea egotzita.

Orain, salatu dutenez, ostalaritzako hitzarmenaren berri ematen zuten kartel horiek jartzeagatik 6750 euroko isuna jaso dute hiru pertsona identifikatuek. Eraginek oso larritzat jo du isuna, eta horren aurrean "zorrari aurre egiteko eta lan eskubideen defentsarako dinamika bat abiaraztea" erabaki dutela azaldu dute twitter bidez. Horrez gain prentsaurrekoa deitu dute ostegunerako, ostalaritzako langileekin batera.

 


Herri mugimendua kanalean gehiago
2026ko ekainaren 10
Berriketa gutxi
Basatiak

2026ko ekainaren 10
UEUren jardunaldia ekainaren 19an
Politika publikoekin nola bultza elikadura burujabetza?

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.