Kapitalismoari hortzak erakutsi

  • Aste honetan alderdi guztiek aztertu dituzte hauteskundeetako emaitzak. Ekonomiaren ikuspuntutik ere azterketa egin beharra dago.


2015eko maiatzaren 27an - 10:04

Lehenengo ondorioa: euren burua ezkerrekotzat duten Euskal Herriko indar ezberdinek 750.000 boto lortu dituzte, eskuinekoak izan daitezkeen 600.000 botoen aldean. Agian egongo dira ezkerrekoak diren pertsona ugari abstentzio aktiboa egiten, euren erreferentzia politiko ohikoak zigortu nahi izateagatik edo aurkeztu den inorekin ados ez egoteagatik.

Bigarren ondorioa: Horrek guztiak kapitalismoaren kontra egiteko potentzial apartekoa osatzen du eta modu egokian kudeatu beharko litzateke, ezkertiarren artean dauden ezberdintasun ideologikoak kontuan edukita. Potentzial hori beharrezkoa baita –eragile sozial, sindikal eta herrikoiekin batera– kapitalismoaren kontrako ofentsiba hasi eta jendartearen zerbitzura egongo diren politika ekonomiko eta sozialak sortzeko. Herritarrak erreskatatuko dituen ofentsiba bat behar da, deseginik dagoen ongizate estatua berregingo duena, langabezia ezabatuko duena, baita prekarietatea eta pobrezia ere. Berdintasunaren eta soldatak hobetzearen alde borrokatu behar da, pentsio duinen alde; eta etorkinen eskubideak errespetatu behar dira, jendartean bizikidetza eraikitzeko. Paradisu fiskalak ezabatu eta iruzurgileak zigortu behar dira, eta gehien dutenek –multinazionalak, banku handiak, aberatsak...– gehiago ordaintzeko fiskalitatea ezarri.

Hirugarren ondorioa: Jendarte justuago, orekatuago eta solidarioago bat eraiki nahi badugu, euren burua ezkerrekotzat eta antikapitalistatzak dutenek –hauteskunde programetan halaxe diote behintzat– horixe lehenetsi beharko lukete erabaki politikoak hartzeko orduan, beste arlo batzuetan dauden ezberdintasunak errespetatuz. Bistan da ezkerreko indarren artean ideia ezberdinak daudela, antikapitalismoaren inguruko ikuskeratik hasita. Baina oinarrian ados jarri eta kapitalismoari hortzak erakustea litzateke gure aldaketa politikoaren hasiera. Esperantza apur bat ekarriko lieke gazte langabetu, prekario, etorkin eta bazterketa soziala jasaten dutenei.

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Eguneraketa berriak daude