Azken egunetan eta bereziki azken orduetan denboraleak gogor jo du euskal kostaldea. Hamar metrotik gorako olatuak izan dira eta kalte ugari eragin ditu urak. Biarritzen igande arratsaldean itsasoak eramandako emakume baten bila jarraitzen dute eta beste pertsona bat desagertuta egon daitekeen ikertzen ari dira. Irudi ikusgarriak zabaldu dira sare sozialetan eta horietako batzuk bildu ditugu.
Itsaso zakarrak utzitako argazki bilduma.
Biarritzen igande arratsaldean olatu kolpe batek emakume bat eraman eta desagertua dago ordutik. Hirukote bat itsasargitik behera doazen eskaileretan zihoala olatuak hartu zuen honako bideoan ikus daitekeenez. Hiruetako batek ozta ozta lortu zuen ihes egitea baina beste biak itsasoak irentsi zituen. Haietako batek sorosle baten laguntzaz uretatik irteten ahal izan zuen; emakumeak ordea ez zuen lortu.
Donostian olatu erraldoiak ikusi ahal izan ziren eta Paseo Berritik Alde Zaharrerantz sartu zen ura. Aldamar kaletik hainbat herritarrek jasotako irudiak.
Oiartzun ibaiak itsasoa zirudien atzo gauean Orereta parean.
Gaur goizean itsasoak gogor jotzen jarraitzen du, Zarauzko malekoiko irudiak jaso ditu Gari Berasaluzek.
Bermeoko portuan lotuta zeuden zenbait itsasontzi amarretatik askatu eta itsasora eraman zituen, bideoan ikus daitekeenez beste zenbait hondoratu egin ziren.
Biarritzen ostiral arratsaldetik ura itsasertzeko paseoraino iristen zen, bart Kasinoraino iritsi dira olatuak eta kalte ugari eragin ditu:
Elantxobeko arraun elkartearen eraikinean hainbat traineru eta ontzi eraman ditu urak.
Eskatutako kafea zerbitzatu zain nago tabernan, telebistan baleen inguruko dokumentala: “Arrak borrokan ari dira emea nork estaliko, borroka gordina eta arriskutsua, irabazle bakarra izango duena”. Soinu banda epikoak indartzen du ustezko gudaren intentsitatea... [+]
Askorentzat uda soinuaren egilea da hegazti hori eta, seguruenik, hau dela eta mila izen ditu Euskal Herrian. Hauetako batzuek bere ‘txrriiii-txrrriiii-txrriii’ kantu deigarriari egiten diote erreferentzia: txirritxori, zirringilo, irrigo edo kirrilo, adibidez. Beste... [+]
Lurraren historian espezie askok komunikazio konplexuak garatu dituzte, baina gutxik dute erleen dantzaren pareko kode sofistikatua. Erle langileek elikagai-iturrien kokapena adierazteko erabiltzen duten dantza ez da soilik naturaren mirari bat, baita zientziaren begietatik... [+]
Mandio eta kanpandorreetan hontz zuriaren ulu mikatza gero eta gutxiagotan entzuten dugu. Zer dela eta? Urbanismo basatiaren eta laborantza intentsiboaren ondorioz, bere habitata suntsitu dugu. Baina gaueko hegazti harrapari bitxia funtsezkoa zaigu, soroak osasuntsu mantentzen... [+]
Gorputzeko ezkatak kolore berde bizikoak ditu; biziak eta deigarriak. Eta horiekin nahasten dira, sare bat osatuko balute bezala, orban beltzak, bizkar osoan zehar. Gizakiaren begietara gardatxoa gardatxo egiten duena, ordea, saihetsean aurkituko dugu. Bertan, lerrokatuta,... [+]
Haurtzaroan, lursailen batean, parkeren batean edo baserri giroko lurretan sarritan izaten genituen “txitxareak” eskuartean… Jolas guneak gero eta artifizialagoak diren garai hauetan ordea, zaila da hiri nahiz herri-guneetan halakoak topatzea. Baina itsasoko... [+]
Kaxalotea edo zeroia (Physeter macrocephalus) munduko horzdun zetazeo handiena da, eta baita munduko horzdun animalia handiena ere. Beheko barailan soilik ikusten zaizkio hortzak, baina bakoitzak kilo bateko pisua izan dezake. Izatez, ez dago oso argi zertarako erabiltzen dituen... [+]
Ekintzaren erantzukizuna zazpi mendizalez osatutako talde batek hartu du, Jesús Vallés aktibista tartean. Ordesako Parke Nazionala (Aragoi) "abentura parke bat" bihurtu dela salatu du taldeak, eta "parkearen turistifikazioak eta kirol jardueren... [+]
Giza jardueren eragina uste baino handiagoa dela eta ehunka kilometrotara ere irits daitekeela ondorioztatu dute biodibertsitatea neurtzeko ohikoa ez den metodo bat erabiliz. Biodibertsitate iluna neurtu dute: leku jakin batean bizi daitezkeen baina bizi ez diren espezieen... [+]
Gure hondartzak marrazoz beterik daude. Igerilariak lasai egon, kostaldean 100-200 metroko sakoneran ditugun hondartza zabalez ari bainaiz. Bertan bizi da Atlantikoko marrazo ugariena eta txikiena.