Kaleratutako hemezortzi langileak hartu ezean greba mugagabea eginen dute Iruñeko Caprabon

  • Eroski Taldeak langileak botatzea kritikatu du Langile Batzordeak eta, esan, taldeak irabaziak dauzkala eta birkolokatu ditzakeela. Batzordea Eroskirekin bilduta zela jakinarazi zieten langileei kalera zihoazela. 

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko otsailaren 16an - 09:34
Txantreako Capraboren aurrean egindako elkarretaratzea. (Arg.: AhotsaInfo)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Kalera botako ditu Eroski Taldeak hemezortzi lagun, "irabaziak baditu ere". Hori da Enpresa Batzordeak salatu duena: izan ere, urteak daramatza langile gehiago eskatzen, "lanez gainezka" zeudelako, eta, beraz, orain jendea kanporatzea ez zaie ulergarria. Horregatik, botatako hemezortzi langileak berriz kontratatu ezean, "greba mugagabeari" ekinen diote langileek, hilaren 27tik aurrera.

Enpresa Batzordearen arabera, Eroski "gai" da hemezortzi pertsona horiek guztiak Nafarroan "birkolokatzeko", "une honetan borondatea da faltan duen bakarra".

Batzordea Eroskirekin bilduta zela jakinarazi zieten langileei kalera zihoaztela, negoziazioak oraindik martxan ziren bitartean.

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Langile borroka
Eguneraketa berriak daude