Kabidanz coworkingunea martxan

  • Dantzaren sektoreko ekintzaileek lanerako tokia izango dute Gipuzkoako Dantzaguneko instalazioetan (Errenteria) Dantzazek duen bulegoan, eta horrekin batera, laguntza, prestakuntza eta orientazio zerbitzuak eskainiko zaizkie.


2021eko azaroaren 17an - 14:01
Azken eguneraketa: 15:06

Urriaren 27an sinatu zuten akordioa Miguel Angel Sanz Oarsoaldeko Garapen Agentziako lehendakariak eta Fernando Sáenz de Ugarte Dantzazeko kudeatzaileak, Aizpea Otaegi Errenteriako alkate anderearen presentziarekin.

Hitzarmenaren helburuetako bat da Dantzaz arte eszenikoetarako eta sorkuntza-proiektuen garapenerako enplegu-zentro bihurtzea, bai Oarsoaldean, baita Euroeskualdean ere. Era berean, kultur eragileen ekosisteman sustatzaile aktibo izango da Kabidanz, inguruko eragileekin lankidetzan. Horretarako, akordioa sinatu duten erakunde bakoitzeko bi ordezkarik osatutako lantaldea sortu da, hiru hilean behin elkartuko dena.

Dagoeneko abian da Kabidanz, bertan ari baitira lanean kultur bitartekaritzara dedikatzen den Kultza proiektuko kideak, eta aurki ekimen berriak egingo dituzte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dantza
2024-04-17 | dantzan.eus
Dantzan babestu ziren Garaziko errefuxiatuen kolonian

Gerratik ihesi 1937ko ekainean Donibane Garazin Bilbo eta inguruetako 600 haur jaso zituzten. Hiriburuko Ziudadelan Eusko Jaurlaritzaren menpeko eskola kolonia bihurtu zuten, eta bi urtean 8-14 urteko 800 bat haur igaro ziren bertatik. Haurrekin 80 bat heldu ere iritsi ziren:... [+]


2024-04-15 | Euskal Irratiak
300 dantzari bildu ditu Iparraldeko dantzari egunak Hendaian

Aste hondar honetan euskal dantzen hiriburu bilakatu da Hendaia. Akelarre dantza talde hendaiarraren 50. urtemugaren testuinguruan, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoako hamasei dantza talde elkartu ditu bertan Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak.


2024-04-12 | dantzan.eus
Ipurdian sua piztu eta hasi da dantza

Nola deitzen da dantzariek batak besteari ipurdian sua piztearen zirraraz jolasean aritzen diren dantza? Ba plego-dantza izan liteke, edo bizker-dantza, edo tatin-dantza sua ipurdian edo Izetz ixetukoa-Baietz ixetukoa...  Ablitasen, Baztanen, Garesen, Bardozen zein... [+]


2024-03-22 | dantzan.eus
Duguna dantza taldearen erakusketa Iruñean, 75. urteurreneko ospakizunetan

Iazko azaroko Sansaturnino eguneko ospakizunak gibelean utzita, Iruñeko Duguna dantza taldeak 75. urteurreneko ekitaldiekin aitzina eginen du  martxo hondar eta apiril hastapenean. Ondorengo lerroetan taldeak berak azaltzen ditu ospakizunok.


Eguneraketa berriak daude