Osakidetzako oposizioetako Angiologia kategoriako tribunaleko kide bat: "Hau tongoa da"

  • Iazko Osakidetzako oposaketetako Angiologia tribunaleko kideak da Fonseca. Tribunal bereko kide batek azterketa gainditu zutenak eta azterketaren egilea lagunak zirela ohartarazi ostean, argiki mintzatu eta gertatutakoa “tongotzat” jo zuen.


2019ko ekainaren 04an - 12:21

Osakidetzako iazko lan eskaintza publikoaren gainean egindako ikerketan delitu zantzuak antzeman zituzten hainbat kategoriatan, eta Angiologia da kategoria horietako bat. Azterketaren emaitzak jakin ostean, kategoria horretako tribunaleko kide José María de Egaña doktoreak idatzi bat helarazi zien tribunaleko gainontzeko kideei, azterketa gainditu zuten norbanakoak azterketaren egilearen lagunak zirela adieraziz. Honen mezuarekin bat egin zuen komite bereko eta Gurutzetako ospitaleko espezialitateen saileko buru Juan Luis Fonsecak, eta gertatutakoa “tongotzat” jo.

Azterketaren egilea María Reyes Vega Basurtoko ospitaleko zerbitzuetako burua da, eta iruzurrarekin izan dezakeen lotura dela eta, inputatuen artean da.

Angiologiako azterketan gertatutako ikertzeko Osakidetzako zuzendaritzaren Xabier Balerdi eta Míriam Aparicio mandatarien aurrean agertu zen iazko ekainean Fonseca. El Diariok elkarrizketa haren zati bat egin du publiko. Balerdi eta Apariciok Fonsecari galdetu zioten ea zergatik uste zuen gainditu zutela azterketa bost kide horiek, eta honek azterketa zekitela erantzun.

Osakidetzan praxi okerrerako joera orokortua dagoela adierazi zuen Fonsecak mandatarien aurrean: “Badirudi jendeak ulertzen duela zilegi dela besteen bizkar zure gertukoei laguntzea. Horrekin nola edo hala amaitu behar da”.

Osakidetzari ere helarazi dio mezua Fonsecak, aukera “alferrik ez galtzeko” eta “lanpasa altxatu eta zaborra behean gorde” ordez ikerketarekin amaieraraino joatea eskatuz. Egiturazko arazo bat dela azpimarratu du Gurutzetako doktoreak.

Maria Reyes Vega, salaketen jo-puntuan

Iazko oposaketetan, Osakidetzak IVAP Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen esku utzi zuen azterketa teorikoen prestaketa. Alabaina, zenbait espezialitatetako adituen faltan zirenez, Osakidetzari galderak egin zitzaketen langileen zerrenda bat eskatu zioten. Angiologia kategoriarako hautatua Maria Reyes Vega izan zen, oposaketetako tribunaleko batzordekidea ere bazena. Honek ez zien kontuaz ezer esan tribunaleko beste kideei, baina frogak falta arren, Fonseca eta De Egañak nota altuenen eta Vegaren artean lotura zegoela susmatu zuten. Horregatik, Fonsecak Balerdi eta Apariciori adierazi zien filtrazioen iturria ospitalean bertan zegoela. Galdetzaileek argi utzi dutenez, beraiek ez zuten inoiz adierazi Vega zenik azterketaren autorea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iruzurra Osakidetzan
2023-07-20 | Ilargi Manzanares
Osakidetzako EPE berriak “intzidentziekin” hasi dira

Erradiodiagnostikoko teknikari espezialistaren eta farmaziako laguntzailearen deialdietan hainbat galdera baliogabetu dira. Horiekin batera, joskintzako ofizialaren eta teknikari informatikoen azterketetan arazoak azaldu dira.


2022-10-07 | ARGIA
Osakidetzako aurreko zuzendaritza ez dute auzipetuko EPEaren filtrazioen harira

Arabako Auzitegiak atzera bota du LABen errekurtsoa. Hala ere, sindikatuak “aukerak” ikusten ditu epaiketa baterako.


2022-02-02 | ARGIA
LABek helegitea jarriko dio Osakidetzako LEPeko filtrazioen auziko azken autoari

Sindikatua pozik agertu da epaileak ikerketa sei hilabetez luzatzea onartu duelako, baina autoari ebazpena jarriko dio "autoa hobetzeko eta defentsen ekintzak baliogabetzea eragozteko".


2021-11-05 | Leire Artola Arin
ELAk salatu du 3.500 lanposturekin ez dela konponduko Osakidetzako 24.600 behin-behineko langileen arazoa

3.535 lanpostuko eskaintza egiteko asmoa adierazi du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. ELA sindikatuak, ordea, kritikatu du behin-behineko langileak 24.600 direla eta ez dela “arazoa konponduko”. 9.000 langilek gutxienez zortzi urte daramate aldi baterako... [+]


Osakidetzako filtrazioen auzian zuzendaritza taldeko Darpón eta Mugika ikertzeari uko egin dio magistratuak

LAB sindikatuak irailaren 1ean egin zuen eskaera auto bidez. Instrukzio auzitegiak Darpón eta Mugika aztertzea errefusatu du, baina hainbat espezialitatetako beste bederatzi kide ikertuko ditu. Auzia 2022ko urtarrilaren 29ra arte luzatuko da.


Eguneraketa berriak daude