Joxe Mari Auzmendiri, esker onez

  • Atzo eguerdian jasotako telefono deia dabilkigu buruan, albiste tristeak hartu gintuen. Joxe Mari Auzmendi Hik Hasi-ko arima eta Azpeitiko Udalak aurrera eramandako proiektu askoren pieza garrantzitsuak utzi gintuen.


2020ko otsailaren 17an - 08:53

Urte asko dira Joxe Mari ezagutu genuela: Euskal Herria eta herriak zituen maite. Heziketa ulertzeko modua, eskola herritarrak, jolasa, parte hartzea, euskara eta gure kultura, hezkuntzaren eraldaketa zituen helburu.

Azken urteetan behin baino gehiagotan joan gara ate joka Hik Hasi-ra, gure herrian hezkuntzatik abiatutako proiektuen bidez hobetzeko batari eta besteari buruz galdezka. Joxe Marik beti ireki izan dizkigu Hik Hasiko ateak eta beti izan da prest esku bat botatzeko, laguntzeko eta bidelagun izateko.

Beti umil, beti irribarrez, beti ilusioz. Horrela ezagutu dugu. Azken hilabete eta egunetan ere, unerik gogorrenetan ere, ez du bere irribarrea eta lanerako gogoa alde batera utzi. Beti zetorren ideia berriren batekin. Behin eta berriz esaten zigun “handia” da egiten ari zaretena. Bultzada handia ematen zigun.

Azpeitiko ikastetxeekin eta Hik Hasi-rekin elkarlanean eginiko proiektu garrantzitsua da, “Azpeitia ezagutzen” gazteenei Azpeitiaren historia modu erakargarrian ezagutarazteko hezkuntza proiektua

Azpeitiko ikastetxeekin eta Hik Hasi-rekin elkarlanean eginiko proiektu garrantzitsua da, “Azpeitia ezagutzen” gazteenei Azpeitiaren historia modu erakargarrian ezagutarazteko hezkuntza proiektua. Joxe Mari hasieratik izan genuen udalean zein herriko ikastetxeetan, bere jakinduriatik eta esperientziatik ekarpenak egiten eta proiektua bultzatzen.

Herrigintzaren bultzatzaile nekaezina, azken urteotan, berriz, herri hezitzailearen filosofiaren baitako lanak elkartu gaitu. Joxe Mari Agirretxerekin batera, beti izan ditugu bidelagun. Herria egiten ari gara, baloreetan heztea dugu helburu; berdintasunean, elkartasunean, euskaratik eta euskaraz… eta horretan jarraituko dugu.

Azkena egon ginen momentua datorkigu burura. Orain dela pare bat aste izan ginen elkarrekin eta beti bezala besarkada batez agurtu ginen. Amesten eta lanean jarraitu besterik ez dugu.

Azpeitiko Udalak eta herriak badu zer eskertua Joxe Mariri, bihotzez mila esker! Eta besarkada eta animoak senide, lagun eta gertukoei.

Leire Goenaga (Hezkuntza zinegotzia)
Mari Jose Iturria (Hezkuntza zinegotzi ohia)
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude