Joxan Lizarribar hil da, Berria taldeko lehendakaria

  • Joxan Lizarribar (Altzo, 1951) hil da astearte arratsaldean, azken asteak birus batekin gaixo pasa ostean. Berria taldeko lehendakaria zen.


2013ko apirilaren 9an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Joxan Lizarribarrek euskalgintzan egindako lan eskerga nabarmendu dute hura ezagutu zutenek (Argazkia: Jon Urbe / Argazki Press)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2000. urtetik zen Euskaldunon Egunkariako administrazio kontseiluko kide, eta Euskarazko Komunikazio Taldeko (EKT) presidente kargua 2003an hartu zuen.  Egun Berria Taldeko lehendakari zen. Emaztea zuen eta hiru-seme alabaren aita zen. Lizarribarren hileta bihar egingo da Donostiako Ibaeta auzoko Espiritu Santua elizan, 19:00etan. Gorpu-beila Errekalde auzoko beilategian izango da gaurtik bihar eguerdiko 13:15ak arte.

Enpresa mundutik iritsi zen Lizarribar Egunkaria-ren administrazio kontseilura lehenik eta EKTko presidentetzara gero. Adunako Kelsen SA lantegiko gerentea zen oraindik ere, baina buruan zuen erretiroa hartzea.

Dantzaria izan zen gaztetan, eta Argia dantza taldean aritu zen.

Egunkariaren itxieraren ostean, Berria Taldearen lehendakari kargua eskaini ziotenean, ezetz esatea ez zela erraza adierazi zuen. “Alde batetik, konpromiso handia sentitzen dut Egunkaria-rekin. Eta amorrua, gertatu denagatik. Horregatik, aurreneko unetik oso prest nengoen egin behar zena egiteko, eta hori garbi utzia nuen. Proposatu zidatenean, koherentziagatik ere segitu egin behar nuen”.

BerriaTBn Lizarribarri 2011n egindako elkarrizketa [Bideoa]

Lizarribarren ibilbidea iruditan, Berria.info-n [Argazki galeria]

2007ko neguan Euskadi Irratiko Faktoria saioan Lizarribarri egindako elkarrizketa. [Audioa]

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Berria
2023ko uztailaren 20
Martxelo Otamendi. Euskarazko egunkariaren aurpegia
"Zuzendari berriak orain arte izan ez duen kalitate mailara eramango du 'Berria'"

2020ko martxoaren 4
Basque misreadings erakusketa Gasteizko Oihanederren
Berrirakurtzen

2020ko otsailaren 3
Prentsa Saria: Berriaren igandeetako azalak
"Saiatzen gara irudimenarekin eta ausardiarekin aurre egiten baliabide faltari"

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!