Josu Urrutikoetxeak “bake prozesuari egindako ekarpen politikoa” nabarmendu dute hainbat intelektualek

  • Liberation egunkariak argitaraturiko gutunean, idazle eta filosofo talde batek ETAko buruzagi ohia askatzeko eskatu du, esanez bere atxilotzea "inteligentzia politikoaren kontrako kolpea" izan dela. Tartean da Alain Badiou filosofoa.


2019ko maiatzaren 30ean - 17:28
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Intelektual taldearen arabera, ez da Urrutikotxearen iragana interesatzen zaiena, baizik eta "Euskal Herriko bake prozesuari egin dion ekarpen politikoa" eta balioan jarri dute "ETA barruan borroka armatua uzteko eztabaida berriz irekitzeko izandako ausardia".

Hala, bere atxilotzea "albiste txarra" dela uste dute eta konparatu dute Nelson Mandelak apartheidaren amaieran izandako paperarekin edo Gerry Adamsek Irlandako Ostiral Santuko akordioetan izandakoarekin. Urrutikoetxearen alde izeneko idatzian gogorarazi dute horiek ez zituztela atxilotu eta kartzelaratu, baina "kezkatuta" daude "agintari frantziarrak Urrutikoetxeari espetxe zigorra ezartzeko sententzia prestatzen" ari direlako.


Irakurri gehiago: Euskal gatazka Politika ETA
Euskal gatazka kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.